2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
1., 2. eta 3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko Udalaren aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duten 1/2013, 2/2013 eta 3/2013 espedienteak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente horiek. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, direlako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.
Caparroson, 2013ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, M.ª José Lasterra Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1310032