139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzkoa.
Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2013ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Cabredoko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Cabredon, 2013ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1310117