139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Aldaketa xehakatua, Aresoko Arau Subsidiarioen 108.2 artikuluan, Eluseder industrialdeari dagokionez. Behin betiko onespena

Aresoko Udalak, 2013ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Aresoko Arau Subsidiarioen 108.2 artikuluko aldaketa xehakatua Aresoko Eluseder industrialdean. Hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean.

Argitara ematen da, orobat, onetsitako aldaketaren testu arau-emailea.

Areson, 2013ko uztailaren 9an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

HIRIGINTZAKO ARAUDI BERRIA

108.2. artikulua. Eraikuntza bakartuko industrialdea.

1. Definizioa.

Tamaina ertaineko eta handiko eta ezarpen bakartuko industria nabeak eraikitzeko erabiliko diren lurrak dira.

2. Antolamenduaren eta eraikuntzaren baldintzak.

Eremuko eraikuntzetarako honako parametro hauek ezarri dira:

Gutxieneko lurzatia: 2.000 m².

Gutxieneko fatxada: 30 metro.

Gehieneko okupazioa: %70.

Gehieneko eraikigarritasuna: 0,772 m²/m².

Eraikuntzaren gehieneko garaiera: 8 metro.

Solairu kopurua:

–Beheko solairua industria nabean.

–Beheko solairua + 1 bulegoetarako eremuetan.

Gutxieneko tartea bide nagusira: 10 metro; biribilgunean: 1,5 metro.

Gutxieneko tartea errekara: 5 metro, edo bestela KUKek ezartzen duena.

Gutxieneko tartea lurzati pribatuen artean: 3 metro; 1,5 metroko atzeraemangunea lurzati bakoitzean.

Iragarkiaren kodea: L1310111