139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Alkateordea eta Tokiko Batzarreko kidea izendatzea

Arangurengo Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du, 2013ko uztailaren 4an:

“Alkatetzaren 825/2013 ebazpena.

2011ko uztailaren 5eko Alkatetzaren 34/2011 ebazpenaren bidez, alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu ziren.

Zinegotzi kargutik zenbait kidek dimititu dutenez, beharrezkoa da alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide berriak izendatzea.

Horrenbestez eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 46 eta 52. artikuluei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Gil Sevillano González lehen alkateorde izendatzea.

2. Mitxel Blanco Astiz Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3. José Javier Arguiñariz Larrayoz Kultura-Hezkuntza-Euskara eta Industria-Obrak-Enplegua Batzordeetako kide izendatzea.

4. Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenak indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu egin beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egiten denetik, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

5. Ebazpen hau banan-banan jakinaraztea aipatutako zinegotziei.

6. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo bilkura arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta aukeran, ondoko errekurtso hauetakoren bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean biak, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Mutiloan, 2013ko uztailaren 4an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1309969