133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 239/2013 prozedura

María Mercedes Yanguas Vieira andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegi honetan bideratu den 0000239/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Hirikoa.–Etxea, Cascanteko Cruz alta kaleko 21ean, 33. etxesailean. Azaleraren neurriak ezezagunak dira, eta beheko solairua eta solairu bat ditu. Mugak: sartu eta eskuinetara, Timoteo Delgado jaunaren etxea; ezkerretara, José María Cubero jaunaren etxea; eta, atzeko aldean, Gonzalo Giménez jaunaren ukuilua. Aipatutako higiezina 3.062. finka gisa inskribaturik dago Tuterako (Nafarroa) 2. Jabetza Erregistroan: 618. liburukia, 174. orria (IDUFIR 31019000541765).

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut. Tuteran, 2013ko ekainaren 21ean.–Idazkari judiziala, María Mercedes Yanguas Vieira.

Iragarkiaren kodea: J1309543