133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 6118/2011 prozedura

Alberto Pulido Igea jauna, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 6118/2011 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

166/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko apirilaren 18an.

Nik, Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 6118/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira Fiskaltza eta, inplikatu gisa, Francisco Aranda López, salatzailea, eta Adrián Iniesta Rodríguez, salatua; azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaio ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Adrián Iniesta Rodríguez absolbitzen dut salatutako falta preskribatu delako, eta kostuak ofizioz ordaintzea dekretatzen dut, kaltetuari legozkiokeen akzio zibilak galarazi gabe.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Adrián Iniesta Rodríguezi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1309487