133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1370/2013 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, “Anales del Sistema Sanitario de Navarra” aldizkariko erredakzio kontseilua eta kontseilu editoriala hein batean berritzen dituena.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 5/1997 Foru Aginduaren bidez “Anales del Sistema Sanitario de Navarra” aldizkari zientifikoaren argitalpena ezarri zen. Foru agindu hura Osasuneko kontseilariaren martxoaren 14ko 40/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, bai eta Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 66/2008 Foru Aginduaren bidez ere. Lehenak erredakzio kontseiluko kideen agintealdia luzatu zuen, eta bigarrenak erredakzio kontseilua eta kontseilu editoriala aldatu zituen, eta zientzia kontseilua eratu.

Aipatu den 5/1997 Foru Aginduaren 4.3 idatz-zatiak ezartzen du erredakzio kontseiluko kideak lau urtetik behin berrituko direla, salbu Osasunaren Irakaskuntza eta Garapen Zerbitzukoak, eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola izendapenak, kontseiluak berak proposatuta.

Ikerketarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko buruak, Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendariaren adostasuna izanik, egin duen txostenean adierazi du beharrezkoa dela erredakzio kontseiluko kide bat eta kontseilu editorialeko lau kide berritzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. “Anales del Sistema Sanitario de Navarra” aldizkariko erredakzio kontseilua berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

Erredakzioburua-Zuzendaria:

–José María Olaguíbel Rivera jauna.

Mahaikide idazkaria:

–Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Batzordekideak:

–José Andonegui Navarro jauna.

–Esther Ezquerro Rodríguez andrea.

–Idoia Gaminde Inda andrea.

–Begoña Bermejo Fraile andrea.

2. “Anales del Sistema Sanitario de Navarra” aldizkariko kontseilu editoriala berritzea. Honako kide hauek osatuko dute:

–Ana Canga Armayor andrea.

–Teodoro Durá Travé jauna.

–Pilar Buil Cosiales andrea.

–Gorka Bastarrika Aleman jauna.

–Manuel Montesino Semper jauna.

–Juan Úriz Otano jauna.

–José Ignacio Encío Martínez jauna.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzura eta Ikerketarako eta Ezagutza Kudeatzeko Atalera.

4. Ebazpen hau “Anales del Sistema Sanitario de Navarra” aldizkariko erredakzio kontseiluko eta kontseilu editorialeko kideei jakinaraztea.

5. Emandako zerbitzuak eta dedikazioa eskertzea erredakzio kontseilutik atera den kideari, hots, Eduardo Layana Echezuri jaunari, eta kontseilu editorialetik atera direnei, hots, Eva Ardanaz Aicua andreari, Carmen Fuertes Goñi andreari, Enrique Martínez López jaunari eta Íñigo Lasa Uzcudun jaunari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, 2013ko ekainaren 6an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1309477