133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

337/2013 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2013-2014 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzea onesten duena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 210/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean zenbait ikastetxetan eskolaldi etengabea eta eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko prozedura arautu zen. Eskolaldi etengabea gehienez sei ikastetxetan ezarriko da, eta eskolaldi malgua gehienez hogeitan, Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai publikoetan bai pribatu itunduetan, 2013-2014 ikasturtean.

210/2013 Ebazpen horretan ezarri zen nolako baldintza bete behar zituzten ikastetxe eskatzaileek eskolaldi etengabearen eta eskolaldi malguaren ezarpena onesteko.

Behin ikastetxe eskatzaileek aurkeztutako proiektuak azterturik, eta egiaztaturik klaustroko zentsuko, Eskola Kontseiluko zentsuko eta familien zentsuko bozketetako aktek zuzen betetzen dutela jarritako beharkizuna, hots, haietako bakoitzean botoa emateko eskubidea duten bi heren gutxienez eskolaldi etengabera edo eskolaldi malgura pasatzearen alde daudela.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren adostasun txostena ikusirik, bidezko da 2013-2014 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua modu esperimentalean ezar dadila onestea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2013-2014 ikasturtean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan eskolaldi etengabea ezar dadila onestea, modu esperimentalean, I. eranskineko 3. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

2. 2013-2014 ikasturtean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan eskolaldi mugatua ezar dadila onestea, modu esperimentalean, II. eranskineko 2. puntuan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin.

Iruñean, 2013ko ekainaren 20an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

I. ERANSKINA

2013-2014 ikasturtean eskolaldi jarraitua modu
esperimentalean ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak

1. 2013-2014 ikasturtean, honako 24 ikastetxe hauek aurkeztu dute eskolaldi jarraitua modu esperimentalean ezartzeko eskaera:

IKASTETXEA

MOTA

HERRIA

1

Santa Bárbara

Publikoa

Elo

2

Pitillas

Publikoa

Pitillas

3

Nuestra Señora del Rosario

Publikoa

Sartaguda

4

Sagrado Corazón

Pribatua

Altsasu

5

Virgen del Soto

Publikoa

Caparroso

6

Dos de Mayo

Publikoa

Castejon

7

Virgen de Gracia

Publikoa

Cárcar

8

José Luis de Arrese

Publikoa

Corella

9

Fco. Javier Sáenz de Oiza

Publikoa

Kaseda

10

Río Arga

Publikoa

Berbintzana

11

Francisco Arbeloa

Publikoa

Azagra

12

San Juan

Publikoa

Irunberri

13

San Bartolomé

Publikoa

Martzilla

14

Ximénez de Rada

Publikoa

Arrada

15

García Galdeano

Publikoa

Iruña

16

Nuestra Señora del Patrocinio

Publikoa

Milagro

17

El Castellar

Publikoa

Alesbes

18

Marqués de la Real Defensa

Publikoa

Tafalla

19

Julián M.ª Espinal Olcoz

Publikoa

Mendigorria

20

Mendialdea I

Publikoa

Berriozar

21

Martín de Azpilcueta

Publikoa

Barasoain

22

San Salvador

Publikoa

Oteitza

23

Elías Terés Sádaba

Publikoa

Funes

24

Angel Martínez Baigorri

Publikoa

Lodosa

2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren apirilaren 26ko 210/2013 Ebazpenak eranskineko 3. atalaren 2. puntuan (onespena) xedatzen du baldintza guztiak betetzen dituzten sei proiektu baino gehiago izanez gero, ikastetxeak honela ordenatuko direla: lehenik familiek emandako aldeko botoen portzentaje handiena duten ikastetxeak, eta azkenik txikiena dutenak. Berdinketarik baldin badago, zozketaz erabakiko da.

3. Hortaz, aurreko puntuan ezarritakoa kontuan harturik, 2013-2014 ikasturtean lanaldi jarraitua modu esperimentalean ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak honako hauek dira:

IKASTETXEA

MOTA

HERRIA

FAMILIEN BOTOAK

(aldeko botoen %)

1

Santa Bárbara

Publikoa

Elo

%100,00

2

Pitillas

Publikoa

Pitillas

%100,00

3

Nuestra Señora del Rosario

Publikoa

Sartaguda

%96,87

4

Sagrado Corazón

Itundua

Altsasu

%90,90

5

Virgen del Soto

Publikoa

Caparroso

%90,62

6

Dos de Mayo

Publikoa

Castejon

%88,07

II. ERANSKINA

2013-2014 ikasturtean eskolaldi malgua modu
esperimentalean ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak

1. 2013-2014 ikasturtean eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko eskaera 11 ikastetxek aurkeztu dute.

2. 2013-2014 ikasturtean eskolaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko aukeratu diren ikastetxeak honako hauek dira:

IKASTETXEA

MOTA

HERRIA

FAMILIEN BOTOAK

(aldeko botoen %)

1

Santos Justo y Pastor

Publikoa

Fustiñana

%87,27

2

Juan de Palafox

Publikoa

Fitero

%86,36

3

Félix Zapatero

Publikoa

Valtierra

%77,88

4

Nuestra Señora de la Asunción

Publikoa

Santakara

%75,47

5

Nicasio de Landa

Publikoa

Etxabakoitz

%74,54

6

Cerro de la Cruz

Publikoa

Cortes

%73,99

7

Otero de Navascués

Publikoa

Cintruénigo

%72,80

8

Hilarión Eslava

Publikoa

Burlata

%70,43

9

Lago de Mendillorri

Publikoa

Iruña

%67,05

3. Ikastetxe hauen eskaerak ezetsi dira, familien zentsuko gutxienez bi herenen onespena ez izateagatik:

–Tuterako “Monte San Julián” ikastetxe publikoa.

–Iruñeko “San Francisco” ikastetxe publikoa.

Iragarkiaren kodea: F1309387