133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

963/2013 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2013/2014 ikasturtean “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedran” karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak egingo dituzten ikasleak hautatzeko deialdia onesten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedraren Jarraipen Batzordeak, 2013ko maiatzaren 14an egindako bileran, onetsi zuen bere arloan eskaintzen diren karrera amaierako proiektuen eta master amaierako lanen zerrenda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat, 2013/2014 ikasturterako.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Ikusirik Kontabilitate Atalak egin duen txostena.

Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren ziurtagiria ikusirik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedrak egindako proposamena ikusirik.

Kontu-hartzea a posteriori egin da, kontu-hartzailea ez dagoelako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ikasleak hautatzeko deialdi honek sorrarazten duen gastua baimentzea, 1.040,00 euroko gehieneko zenbatekoan, istripu aseguru bat kontratatzeko beren karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedraren” babesean egiteko hautatuko diren Nafarroako Unibertsitate Publikoko 26 ikasleri.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2013ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako kontu-sailaren kargura ordainduko da:

3030003446228.01.09.–Beste gastu batzuk: 1.040,00 euro.

Bigarrena.–Deialdi honen arabera hautatako ikasleei, beren karrera amaierako proiektuengatik eta master amaierako lanengatik eman behar zaizkien diru-zuzkiduraren ordainketak, deialdiko 2.4 puntuak ezartzen duen moduan egingo dira, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak benetan jasotzearen mende egongo dira.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren 7 h) artikuluak xedatutakoari jarraiki, diru-kopurua salbuetsita egongo da P.F.E.Z.-tik.

Hirugarrena.–2013/2014 ikasturtean “Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedraren” babesean karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak egingo dituzten ikasleak hautatzeko deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean dauden oinarrien arabera.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Energia Berriztagarrien Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Jakintza Bestetaratzeko Atalari, Ikerketa errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau ondoko toki hauetan argitara dadila agintzea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko iragarki-oholean (Arrosadiko campuseko Haginak eraikina), Tuterako campuseko ikasgelategiko iragarki-oholean. Halaber, ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdearen bidez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedrarenaren bidez zabalduko da.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.

“Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedraren” esparruan Ikasketen Amaierako Proiektuak eta Master Amaierako Lanak egingo dituzten ikasleak aukeratzeko deialdia 2013/2014 ikasturterako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Gamesa Innovation and Technology, S.L.U., Ingeteam Power Technology, S.A., Fundación Cener-Ciemat, Acciona Energía S.A. eta Acciona Windpower S.A. erakundeek 2009ko abuztuaren 31n izenpetutako elkarlan zientifiko teknologikorako Esparru Akordioaren eta esparru-akordio hori aldatzen duen 2012ko abuztuaren 31ko gehigarriaren barnean dago deialdi hau.

Elkarlan honen bidez baterako jarduerak garatzen dira, eta horien artean dago Ikasketen Amaierako Proiektuak eta Master Amaierako Lanak egitea Energia Berriztagarrien Katedraren jardun-esparruaren barnean, eta puntu honetan daukan izateko arrazoia ikasleak aukeratzeko deialdi honek.

1.–Deialdiaren xedea eta modalitateak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak aukeratzea Ikasketen Amaierako Proiektuak eta Master Amaierako Lanak egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Energia Berriztagarrien Katedraren jardun-esparruaren barnean.

1.2. Ikasketen Amaierako Proiektuen eta Master Amaierako Lanen bi tipologia ezartzen dira deialdi honetan, A tipologia eta B tipologia, proiektuaren edo lanaren zuzendaritzaren eta jarraipenaren gaineko ardura duen tutore-prestatzailea mota zein den. A tipologiako proiektuen edo lanen tutore-prestatzailea Unibertsitateko irakasle bat da, eta B tipologiako proiektuen edo lanen tutore-prestatzailea Ikasketen Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Lana proposatu duen entitateko teknikari bat da.

1.3. Deialdi honetako II. Eranskinean daude deialdiko Ikasketen Amaierako Proiektu eta Master Amaierako Proiektu bakoitza eskatzeko betekizun zehatzak. Eskatutako titulazioei dagokienez, hiru aukera daude:

–Ikasketen amaierako proiektuak egitea. II. eranskinean aipatzen da zein titulazio egiten aritu behar den proiektuetara aurkezteko, eta deialdi honetako 5.3 atalean ezarritako moduan egingo da espedientearen baremoa.

–Master Amaierako Lanak egitea. II. Eranskinean aipatzen da zein Master zehatzi dagokion lan bakoitza, eta zein titulazio eduki behar den Masterra hasi baino lehen. Kasu honetan, Masterra hasi baino lehen lortutako titulazioko espedientearen baremoa egingo da, deialdi honetako 5.3 atalean ezarritakoari jarraiki.

Bai Ikasketen Amaierako Proiektuak, bai Master Amaierako Lanak egitea. Aurreko bi paragrafoetan ezarritakoari erreparatuko zaio, eskatzaileak Ikasketen Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Lana egiten duen kontuan hartuta.

2.–Proiektuen eta lanen kopurua eta ezaugarriak.

2.1. Gehienez ere Ikasketen Amaierako eta Master Amaierako 26 Proiektu edo Lanetarako deialdia egin da 2013-2014 ikasturterako. Proiektu edo lan bakoitzak profil eta betekizun zehatzak izango ditu, eta deialdi honetako II. Eranskinean daude, honela banatuak:

–A tipologiako 11 proiektu eta lan.

–B tipologiako 15 proiektu eta lan.

2.2. Proiektu eta lan bakoitzak entitate proposatzaileko tutore bat eta Unibertsitateko tutore bat izango du II. Eranskinean ezarritakoaren arabera. A tipologiako proiektuetan eta lanetan, Unibertsitateko tutorea izango da tutore-prestatzailea, eta B tipologiakoetan, entitateko tutorea izango da tutore-prestatzailea.

2.3. Ikasketen Amaierako Proiektuek eta Master Amaierako Lanek bederatzi hilabeteko iraupena izango dute (2013ko irailetik 2014ko maiatzera arte).

Salbuespen gisa, Balioespen Batzordeak irakaskuntza betebeharrak betetzeko epea luzatuko du (Ikasketen Amaierako Proiektuaren edo Master Amaierako Lanaren defentsa eta onespena) kasu hauetan eta interesdunak aurretik eskatuta eta Ikasketen Amaierako Proiektuko edo Master Amaierako Laneko tutoreek ontzat eman ondoren:

–Proiektuaren edo lanaren bi tutoreek aldeko txostena egin behar dute eta Energia Berriztagarrien Katedraren zuzendariak ontzat eman behar du.

Tutoreen artean adostasunik ez badago, Katedraren zuzendariaren iritziari jarraituko zaio.

–Ikasketen Amaierako Proiektuaren edo Master Amaierako Lanaren proposamena onetsia izatea.

Epea luzatzeko eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da amaiera data baino hilabete bat lehenago, interesdunak eta bi tutoreek izenpetutako txosten arrazoituarekin batera. Eskaera Katedraren zuzendariari bidaliko zaio, ebats dezan.

Epea luzatzeko ebazpenean irakaskuntza-betebeharrak betetzeko azken eguna agertuko da, eta interesdunei eta tutoreei jakinaraziko zaie.

2.4. Aukeratutako Ikasketen Amaierako Proiektuek edo Master Amaierako Lanek diru-kopuru bat edukiko dute, betiere finantzatzen dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedrako entitateek Nafarroako Unibertsitate Publikoari dagokion ordainketa egiten baldin badute.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginaren 7 h) artikuluak xedatutakoari jarraiki, diru-kopurua salbuetsita egongo da P.F.E.Z.-tik.

A tipologiako proiektu eta lanetarako 1.275 euroko zenbatekoa ezarriko da, eta ordainketa egiteko baldintza izango da Ikasketen Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Lana ezarritako epea baino lehen onestea eta deialdi honetarako bateraezintasun-araubidea eta araudi aplikagarria betetzea.

B tipologiako proiektu eta lanetarako 3.005 euroko zenbatekoa ezarri da, eta ordainketa bi epetan egingo da: tutoreek aldeko txostena egitea izango da lehen ordainketa egiteko baldintza, aipatutako zenbatekoaren erdia izango dena eta gehienbat proiektua edo lana egiteko aldiaren erdialdera emango dena; proiektua ezarritako epea bukatu baino lehen onestea eta deialdi honetarako bateraezintasun-araubidea eta araudi aplikagarria betetzea izango dira bigarren ordainketa egiteko baldintza.

3.–Ikasleak aukeratzeko deialdian parte hartzeko betekizunak.

3.1. Ikasketen Amaierako Proiektuak eta Master Amaierako Lanak egiteko deialdietara aurkezteko aukera izango dute II. Eranskinean ezarritakoaren arabera proiektu edo lan bakoitzaren betekizunak betetzen dituzten ikasleek.

Ikasketen Amaierako Proiektuen kasuan, gutxienez ere proiektu horietarako eskatutako titulazioaren kredituen % 85 gaindituta eduki behar da, eta titulazio hori Nafarroako Unibertsitate Publikoan egitea.

3.2. Betekizunak betetzen dituzten ikasleek proiektu edo lan bat baino gehiago eskatzeko aukera izango dute, proiektu edo lan bakoitzak profil zehatz bat eskatzen baitu, baina lehentasun-ordena jartzea nahitaezkoa izango da.

3.3. Oro har, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete behar dira, Ikasketen Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Lanean matrikula egitearena salbu, Unibertsitateak berak ezarritakoa izango baita, eta, nolanahi ere, Ikasketen Amaierako Proiektua edo Master Amaierako Lana ezarritako epean egiteko betebeharra betetzeko modua emango du.

3.4. Deialdi honetan parte-hartzea borondatezkoa da. Deialdian parte hartzen duenak baldintza guztiak onartzen dituela ulertuko da.

4.–Eskaeren aurkezpena.

4.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera-orria deialdi honetako I. Eranskinean dago, eta eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Arrosadiko campusa z/g, 31006, Iruñea, Tuterako campuseko Erregistroan, Tarazonako etorbidea z/g, Tutera, astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era arte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen foru lege hori) 38.4 artikuluan aurreikusten diren bitarteetako edozeinen bidez. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).

4.2. Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedraren web-orrialdean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bosgarren egun baliodunean amaituko da. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4.3. Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

–Eskaera-orri normalizatua beteta, deialdiko I. Eranskinean dagoena, eta inprimakian idatziko dira egin nahi diren proiektuak edo lanak eta lehentasun-ordena bat baino gehiago eskatzen bada.

–Unibertsitateko ikasketa-ziurtagiria lortutako kalifikazioekin, gainditu gabeko edo aurkeztu gabeko deialdiak barne. Ez dute ziurtagiririk aurkeztuko ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin dituztenek.

–Curriculum vitaea eta aurkezten dituen merezimenduen egiaztagiriak. Ez da aurkeztu beharko dokumentazioaren kopia konpultsaturik. Agiriz egiaztatutako merituak balioetsiko dira, bakarrik.

Balioespen Batzordeak informazio gehigarria eskatu du beharrezkotzat jotzen badu, aukeratzeko proposamena egiteko.

5.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero gehienez ere 20 eguneko epean argitaratuko da tramitean onartutako eskatzaileen eta Ikasketen Amaierako Proiekturako edo Master Amaierako Lanerako ezarritako betekizunetakoren bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda. Eskatzaile horiei 5 eguneko epea emango zaie, behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako gabeziak konpon ditzaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

5.2. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren eta Energia Berriztagarrien Katedraren Balioespen Batzordeak Unibertsitateko errektoreari bidaliko dio tramitean onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda, ebazpenaren bidez onets dezan, eta gehienez ere hamar eguneko epean jendaurrean jarriko da, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako lekuetan.

Tramitean onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda ezartzen duen errektorearen ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.3. Katedraren Balioespen batzordeak eskaeren ebaluazioa egingo du eskainitako proiektu edo lan bakoitzerako ezarritako irizpide hauen arabera:

1. Eskatutako proiektu edo lan bakoitzerako eskatzen den titulazioan eskatzaileak duen ikasketa-espedientea, II. Eranskinean ezarritakoaren arabera, 100 puntu, gehienez ere.

Espedientearen batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da, irakasgai bakoitzeko kreditu-kopuruaren arabera haztatua, espedienteko zenbakizko kalifikazioen arabera, 10 puntu, gehienez ere.

Batez besteko aritmetiko haztatua kalkulatzeko, izangaia aurkeztu den deialdi guztiak kontuan hartuko dira, alde batera utzita zein kalifikazio lortu duen.

Batez besteko aritmetikoa kalkulatu eta gero, titulazioko kredituak osotara hartuz gainditutako kredituen ehuneko gisa kalkulatutako faktore batekin biderkatuko da emaitza, eta faktore hori bateko hainbestean adieraziko da eta gehienez ere batekin. Lortutako emaitza 10eko faktore batekin biderkatuko da.

Master Amaierako Lanei dagokienez, lan bakoitzerako ezarritako masterra hasi baino lehen lortutako titulazioari dagokion espedienteari lehen aipatutako moduan emango zaizkio puntuak.

2. Merezimenduak: 20 puntu, gehienez ere:

–Ingelesezko ezagupenak: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak 2010eko irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako mailen arabera, honela balioetsiko dira: 1 puntu (B1 maila), 2 puntu (B2 maila) eta 5 puntu (C1 maila).

–Proiektuaren edo lanaren gaiekin lotutako ikasketetako irakasgaiak gainditzea, 10 puntu, gehienez ere, irakasgaietan lortutako kalifikazioaren arabera.

–Programa informatikoen ezagutza, eskainitako proiektu eta lanetarako, betiere ezagutza horiek eskatzen badituzte, 10 puntu, gehienez ere, programa informatikoei buruzko ezagutza mailaren arabera.

–Ikastaroetan eta mintegietan parte hartzea, dagokion proiektu edo lanaren gaiekiko duten egokitasunaren eta iraupenaren arabera: 3 puntu, gehienez ere ikastaro edo mintegi bakoitzeko, eta 10 puntu, gehienez ere, ikastaro edo mintegi guztiengatik.

3. Elkarrizketa pertsonala: 30 puntu, gehienez ere.

Aurreko bi ataletan puntu gehien lortu dituzten eta proiektu edo lan bera egiteko aurkezten diren hiru izangaiei bakarrik egingo zaie elkarrizketa.

Hiru izangai horiek lehentasun handiagoarekin eskatu duten beste proiektu edo lan bat egiteko proposatuak badira, elkarrizketa hurrengo izangaiari edo izangaiei egingo zaie aurreko bi ataletan puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 80 puntu da, aurreko hiru ataletan lortuak.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 1. eta 3. ataletan puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 1. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 2. atalean puntu gehien erdietsi dutenen alde ebatziko dira.

5.4. Balioespen Batzordeak emandako ebaluazio txostenean eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa agertuko da, eta, beharrezkoa bada, eskatzaileren batek eskatutako proiektu edo lanerako profil egokia ez badauka.

Eskatzaile bakoitzaren balioespen txostenetan oinarrituta, Balioespen Batzordeak Ikasketen Amaierako Proiektu edo Master Amaierako Lan bakoitza egiteko aurkeztutako eskaeren zerrenda lehenetsi bat egin beharko du.

5.5. Katedraren Jarraipen Batzordeak izendatuko du Balioespen Batzordea, eta batzorde honek behin-behinean aukeratutako ikasleen zerrenda onetsiko du, lortutako puntuazioa eta eskatzaileek egindako eskaeren zerrenda lehenetsia kontutan hartuta, eta zerrenda argitaratzeko aginduko du, eta horretarako 5 eguneko erreklamazio-epea ezarriko du zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

5.6. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren Balioespen Batzordeak Unibertsitateko errektoreari bidaliko dio aukeratutako ikasleen behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez onets dezan, eta gehienez ere hamar eguneko epean jendaurrean jarriko da, erreklamazioak ebatzi ondoren, deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako lekuetan. Behin betiko zerrenda honetan ez dauden eskaerei ezezkoa eman zaiela ulertuko da.

5.7. Aukeratutako ikasleen behin betiko zerrenda ezartzen duen errektorearen ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu, eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.8. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedrako entitateek Ikasketen Amaierako Proiektuak edo Master Amaierako Lanak finantzatzen badituzte eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari dagokion ordainketa egiten badute, errektorearen ebazpenaren bidez baimenduko da deialdi honetako 2.4 atalean ezarritako diru-kopuruaren ordainketa, eta betiere, bete egingo da jada onetsitako ikasleen aukeraketa.

6.–Proiektuak eta lanak egiteko betekizunak eta aukeratutako ikasleek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetako 2.4 oinarrian ezarritako diru-kopurua hartzea bateraezina izango da xede bererako ematen den edozein beka, laguntza edo diru-kopuru hartzearekin.

Halaber, eskainitako Ikasketen Amaierako Proiektu eta Master Amaierako Lanen garapena bateraezina da aukeratutako pertsonak egindako edozein kontratu harremanekin, bai eta entitate edo pertsona publiko edo pribatuetan praktikak egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa barne. A tipologiako proiektuak eta lanak bateragarriak izango dira unibertsitatearen lankidetza bekekin.

Nolanahi ere, Energia Berriztagarrien Katedraren Jarraipen Batzordeak, nahi izanez gero, baimena emango du jarduera batzuk bateragarri egiteko proiektuen eta lanen garapenarekin, eta dagokion diru-kopurua hartzearekin.

6.2. Deialdi honetan ezarritako Ikasketen Amaierako Proiektuek eta Master Amaierako Lanek ez dute onuradunak gero Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko konpromisorik ezartzen, ez eta Energia Berriztagarrien Katedrako entitateetako plantilletan sartzeko ere.

6.3. Ikerketa Zerbitzukoek aseguru bat egingo dute aukeratutako ikasle bakoitzarentzat Ikasketen Amaierako Proiektuak edo Master Amaierako Lanak irauten duen aldirako, eta Energia Berriztagarrien Katedrak ordainduko du asegurua.

6.4. Ikasketen Amaierako Proiektuen edo Master Amaierako Lanak egingo dira entitateek horretarako berariaz ezarritako guneetan, xede horretarako ezarritako Unibertsitateko laborategietan edo Unibertsitateko Sario eraikineko Energia Berriztagarrien Katedraren gelan.

6.5. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedra sortzeko Esparru Akordioan ezarritako betekizunekin bat etorriz, Aukeratutako ikasleek deialdi honetako Ikasketen Amaierako Proiektuen eta Master Amaierako Lanen entitate proposatzaileei utziko dizkiete eskubide guztiak, proiektu edo lan horiek garatzean egindako ikerketa jardueraren bidez lortutako emaitzen gainean dituztenak.

Halaber, eta aipatu Esparru Akordioarekin bat etorriz, proiektuak edo lanak egingo direla onartzeak aipatu proiektu edo lanak egitean lortutako informazio guztia isilpean gordetzeko betebeharra dakar.

Puntu honetan ezarritakoa galarazi gabe, sor litezkeen argitalpenetan egile gisa aipatuak izateko edo eskatutako industria jabetzako tituluetan asmatzaile gisa aipatuak izateko aukeratutako ikasleek duten eskubide morala errespetatuko da.

6.6. Aukeratutako ikasleek Ikasketen Amaierako Proiektuak edo Master Amaierako Lanak egiteko aldiko argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza batzuetan jarriko dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Energia Berriztagarrien Katedraren” aipamena.

6.7. Deialdi hau arautzen duten betebeharrak eta araudi aplikagarria ez betetzeak, ikaslea aukeratua izan den proiektu edo lanetik baztertzea ekarriko du eta, hala badagokio, behar izan gabe jasotako diru kopuruak itzultzea, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

6.8. Aukeratutako ikasleek eta beren tutoreek Energia Berriztagarrien Katedraren Jarraipen Batzordera bidali beharko dituzte eskatzen zaizkien txostenak. Txosten horien aurkako ebaluazioa egiten bada, ikasle aukeratua proiektu edo lanetik baztertuko dute, eta behar izan gabe hartutako diru-kopuruak itzuliko ditu, hala badagokio.

6.9. Ikasleak proiektua edo lana egiteari uko egiten badio, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko du Unibertsitateko Erregistro Orokorrean, bi tutoreen sinadurarekin. Aukeraketaren ondorengo hilabetean aurkezten diren ukoak baino ez dira ordezkatuko ordezkoekin, ukoa izan duen proiektuaren edo lanaren eskatzaileen artean ezarritako lehentasun ordenaren arabera. Salbuespen gisa, aukeraketa gertatzen denetik bigarren hilabetean aurkezten diren ukoak ordezkatu egingo dira, ordezkoen lehentasun ordena errespetatuz, betiere, tutoreek eta Katedraren zuzendariak ontzat ematen badituzte. Kasu honetan bermatu beharko da deialdiko proiektuaren edo lanaren xedea beteko dela proiektua edo lana egiteko ezarritako epean.

7.–Ikasleak aukeratzeko deialdiaren iragarpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko iragarki-oholean (Arrosadiko campuseko Haginak eraikina), Tuterako campuseko ikasgelategiko iragarki-oholean argitaratuko da. Halaber, ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdearen bidez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien web-orrialdearen bidez zabalduko da.

Deialdia aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko iragarki-oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Energia Berriztagarrien Katedraren web-orrialdean argitaratuko dira, ez beste inon.

8.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskaera-orria

DATOS PERSONALES DEL SOLICITANTE

ESKATZAILEAREN DATU PERTSONALAK

Apellidos / Deiturak

Nombre / Izena

NIF/NIE / IFZ/AIZ

Lugar y fecha de nacimiento / Jaiotze tokia eta eguna

Nacionalidad / Nazionalitatea

Domicilio actual (calle, localidad, código postal)

Gaur egungo helbidea (kalea, herria edo hiria, posta kodea)

Teléfono / Telefonoa

Correo Electrónico / Posta elektronikoa

DATOS PARA OPTAR A LA REALIZACIÓN DE PROYECTOS FIN DE CARRERA

IKASKETEN AMAIERAKO PROIEKTUAK EGITEKO DEIALDIETARA AURKEZTEKO DATUAK

Carrera que cursa actualmente en la Universidad Pública de Navarra / Zein ikasketa egiten ari den gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Proyectos fin de carrera solicitados por orden de prioridad / Lehentasun hurrenkeraren arabera eskatutako ikasketen amaierako proiektuak

Código / Kodea

Título / Titulua

1

2

3

4

5

* Añadir tantas filas como Proyectos Fin de Carrera se quiera optar.

* Ikasketen Amaierako zenbat Proiektutara aurkezten den ikaslea, beste hainbeste lerro jarriko dira.

DATOS PARA OPTAR A LA REALIZACIÓN DE TRABAJOS FIN DE MÁSTER

IKASKETEN AMAIERAKO PROIEKTUAK EGITEKO DEIALDIETARA AURKEZTEKO DATUAK

Máster que cursa actualmente en la Universidad Pública de Navarra o en el cual está admitido

Zein master egiten ari den gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo zein masterretan onartu duten

Titulación previa con la que accedió al máster

Zein aldez aurretiko titulurekin sartu zen masterrean

Universidad en la cual se obtuvo esta titulación previa*

Zein Unibertsitatetan lortu zuen aldez aurretiko titulu hau*

* Únicamente para aquellos solicitantes que hayan obtenido la titulación previa de acceso al mismo en una Universidad distinta de la Universidad Pública de Navarra, deberán aportar el Certificado de estudios universitarios con las calificaciones obtenidas, incluyendo las convocatorias suspendidas o no presentadas.

* Masterrean sartzeko aldez aurretiko titulazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez den beste unibertsitate batean lortu duten eskatzaileentzat bakarrik: unibertsitateko ikasketa-ziurtagiria aurkeztu beharko dute lortutako kalifikazioekin, gainditu gabeko edo aurkeztu gabeko deialdiak barne.

Trabajos fin de master solicitados por orden de prioridad / Eskatutako master amaierako lanak lehentasun ordenaren arabera

Código / Kodea

Título / Titulua

1

2

3

4

5

* Añadir tantas filas como Trabajos Fin de Máster se quiera optar.

* Master Amaierako zenbat Proiektutara aurkezten den ikaslea, beste hainbeste lerro jarriko dira.

Relación de documentos que se acompañan tanto para solicitar la realización de Proyectos Fin de Carrera como la realización de Trabajos Fin de Máster:

Bai Ikasketen Amaierako Proiektuak, bai Master Amaierako Lanak egiteko eskaerarekin batera aurkeztu behar diren dokumentuen zerrenda:

1. Certificado de estudios universitarios con las calificaciones obtenidas, incluyendo las convocatorias suspendidas o no presentadas (no será necesaria su presentación en el caso de que únicamente se opte a Proyectos Fin de Carrera o si la titulación previa al Máster se cursó en la Universidad Pública de Navarra).

2. Curriculum vitae

3. Documentación acreditativa de los méritos que aporta. Únicamente se valorarán los siguientes méritos:

a) Conocimiento de inglés para todos los Proyectos Fin de Carrera y Trabajos Fin de Máster.

b) Conocimiento de los programas informáticos, sólo para aquellos Proyectos Fin de Carrera o Trabajos Fin de Máster ofertados que así lo contemplen según el Anexo II.

c) Asistencia a cursos o a seminarios en función de la adecuación a la temática del Proyecto Fin de Carrera o Trabajo Fin de Máster correspondiente que así lo contemple y duración de los mismos, según el Anexo II.

No se exige copia compulsada de la documentación. Únicamente se valorarán los méritos acreditados documentalmente.

1. Unibertsitateko ikasketa-ziurtagiria lortutako kalifikazioekin, gainditu gabeko edo aurkeztu gabeko deialdiak barne (ez dira aurkeztu beharko Ikasketen Amaierako Proiektuak egin nahi bada bakarrik edo Masterraren aldez aurretiko titulazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin bazen).

2. Curriculum Vitae-a

3. Aurkezten dituen merezimenduen egiaztagiriak Merezimendu hauek balioetsiko dira:

a) Ingelesezko ezagupenak Ikasketen Amaierako Proiektu eta Master Amaierako Lan guztietarako.

b) Programa informatikoei buruzko ezagupenak, II. Eranskinaren arabera ezagupen horiek eskatzen dituzten Ikasketen Amaierako Proiektu edo Master Amaierako Lanetarako bakarrik.

c) Ikastaro eta mintegietan parte-hartzea aukera hori aurreikusten duen Ikasketen Amaierako Proiektu edo Master Amaierako Lanaren gaiekiko egokitasunaren arabera, eta ikastaro edo mintegien iraupena, II. Eranskinaren arabera.

Ez da aurkeztu beharko dokumentazioaren kopia konpultsaturik. Agirien bidez egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira, bakarrik.

...........a ...de ...de 2013 / .........(e)n, 2013ko ...........aren ..(e)(a)n

Firma del solicitante / Eskatzailearen sinadura

II. Eranskina

Ikasketen Amaierako Proiektuen eta Master Amaierako Masterren profilak

KODEA

IAP/MAL

ERAKUNDEAREN IZENA

TITULAZIOA

TIPOLOGIA

IAP/MALEN IZENBURUA:

2013–ING–W–2

IAP/MAL

Ingeteam Power Technology, S.A.

Industria Ingeniaritza, Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa/ Masterra Energia Berriztagarrietan (Eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

B

Zaintza teknologikoa DFIG (doubly fed induction generator) eta FC (full converter) ekipo eolikoetan

2013–ING–W–3

IAP/MAL

Ingeteam Power Technology, S.A.

Industria Ingeniaritza, Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa/ Masterra Energia Berriztagarrietan (Eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

A

Makinako DV/DT iragazkien eta sareko LCL iragazkien optimizazioa

2013–ING–FV–1

IAP/MAL

Ingeteam Power Technology, S.A.

Industria Ingeniaritza, Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa/ Masterra Energia Berriztagarrietan (Eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

B

POWER MAX ekipoen ezaugarrien hobekuntza

2013–ING–FV–2

IAP/MAL

Ingeteam Power Technology, S.A.

Industria Ingeniaritza, Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa/ Masterra Energia Berriztagarrietan (Eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

A

Sorgailu sinkronoen portaera bera izateko sarera konektatutako inbertsore fotoboltaikoak kontrolatzeko estrategiak.

2013–GAM–01

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Mekanikako sakontze-lerroa

B

Bibrazioaren bidezko neke-saiakuntzak egiteko espezifikazioak garatzea

2013–GAM–02

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Informatika Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza

B

SW saiakuntzen automatizaziorako tresna

2013–GAM–03

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Mekanikako sakontze-lerroa

A

Igorpen bibroakustikoaren modelaketa eta balidazioa aerosorgailu batean

2013–GAM–04

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa.

B

Osagai elektrikoen kostu-eredua garatzea

2013–GAM–05

IAP/MAL

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa / Masterra Energia Berriztagarrietan (Eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

A

MT neutroaren lur konexioak parke eolikoetako haize-sorgailuetan duen eraginari buruzko azterketa

2013–GAM–06

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Mekanikako sakontze-lerroa

B

Paletan akatsak detektatzeko tresnen diseinua

2013–GAM–07

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Mekanikako sakontze-lerroa

A

Ebakidura-saiakuntza (LSS) paletako lotura itsasgarrietan. Elementu finituen eredu bat diseinatu eta balidatzea.

2013–GAM–08

IAP/MAL

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza, Mekanikako sakontze-lerroa/ Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan (eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

A

Self-healing sistema daukaten dorre-pinturako sistemen ebaluazioa

2013–GAM–09

IAP/MAL

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza/ Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan (eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza edo Industria Ingeniaritza Teknikoa)

A

Paletako babesetako sentsore optikoen erantzunaren ebaluazioa

2013–GAM–10

IAP

Gamesa Innovation and Technology, S.L.U.

Industria Ingeniaritza

A

Itsasteko prozesuetan zuloak detektatzeko sentsore optikoen erabileraren bideragarritasunaren analisia

2013–CEN–01

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria Ingeniaritza, ahal izanez gero Mekanikako sakontze-lerroa

A

Simulazio-ereduen garapena dorredun eguzki zentraletako barrunbedun hargailuetarako

2013–CEN–02

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria Ingeniaritza, ahal izanez gero Mekanikako sakontze-lerroa

A

Simulazio-ereduen garapena dorredun eguzki zentraletako hargailu bolumetrikoetarako

2013–CEN–03

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria Ingeniaritza, ahal izanez gero Mekanikako sakontze-lerroa

B

Simulazio-ereduen garapena eguzki zentraletako termoklinadun metatze-sistema termikoetarako

2013–CEN–04

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria, Telekomunikazio, Informatika edo Nekazaritza Ingeniaritza.

B

Dorredun eguzki zentraletan gainezkatzea estimatzeko eredu baten garapena

2013–CEN–05

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria, Telekomunikazio, Informatika edo Nekazaritza Ingeniaritza.

A

Dorredun eguzki zentraletarako heliostato-esparruak optimizatzeko software baten garapena

2013–CEN–06

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Informatikako Ingeniaritza

B

Modelica mintzairan ereduak aztertzeko tresna baten garapena

2013–CEN–07

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria Ingeniaritza

B

Haize-sorgailu baten eta diesel talde baten garapena, ezaugarritzea eta simulazioa.

2013–CEN–08

TFM

Fundación Cener-Ciemat

Masterra Energia Berriztagarrietan (eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza, Mekanikako sakontze-lerroa)

B

Berreskuratze termikoa duen gas mikroturbina baten garapena, ezaugarritzea eta simulazioa

2013–CEN–09

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria Ingeniaritza Elektronikako eta Industria Automatikako sakontze-lerroa

B

Superkondentsadore-banku baten aurrekargarako bihurgailu elektroniko baten diseinua.

2013–CEN–10

MAL

Fundación Cener-Ciemat

Masterra Energia Berriztagarrietan (eskatutako aldez aurretiko titulazioa: Industria Ingeniaritza

B

Mikrosare bat kudeatzeko estrategien optimizazioa.

2013–CEN–11

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Telekomunikazio Ingeniaritza

B

Mikrosare bateko datuak lortzeko sistemaren hobekuntza

2013–CEN–12

IAP

Fundación Cener-Ciemat

Industria Ingeniaritza

B

Fabrikazio prozesuen simulazioa

F1309452

Iragarkiaren kodea: F1309452