130. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 543/2013 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 543/2013 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa epaile magistratuaren aurrean deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik. Zehazki, 2013ko azaroaren 12an, 12:10ean, eginen da adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2013ko azaroaren 12an, 12:15ean, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Athon Hostelera, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Aditzera ematen zaio berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1309408