130. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1287/2012 falta-judizioa

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 1287/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz haren idazpurua eta epaitza:

52/2012 epaia. Agoitzen, 2013ko maiatzaren 30ean.

Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, ebasketa baten ondorioz bideratu diren 1287/12 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa aritu da Uharteko DIA establezimenduko legezko ordezkaria, eta alderdi salatu gisa Stanislav Moskuitchev jauna.

Epaitza:

Stanislav Moskuitchev jauna absolbitu egiten dut salatutako egintzetan izan dezakeen edonolako erantzukizun penaletik, adierazpen guztiak aldekoak izanik, eta kostuen ordainketa ofiziozkoa.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 790.etik 792.era bitarteko artikuluekin loturik 976. artikuluan xedatutakoaren arabera, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan; eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Stanislav Moskuitchevi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2013ko ekainaren 20an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domenech.

Iragarkiaren kodea: J1309300