130. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Webguneko datuen fitxategia onestea eta datuak babesteko erregistroari jakinaraztea

2013ko ekainaren 24an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zen:

Lehena.–“Webguneko datuak” fitxategia sortzea, ezaugarriak eta egitura honako hauek izanda:

–Fitxategiaren deskribapena: Mankomunitatearekin webgunearen bitartez harremanetan jartzen direnen datu pertsonalen fitxategia da.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Mankomunitatearekiko harremana posible egitea, erabiltzaileek beren kezkak, iradokizunak, dudak eta iritziak ailegaraz ditzaten.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak emanda, webguneko inprimakian datuak erregistratuz.

–Norbanako edo talde ukituak: Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan jartzeko interesa dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Arguedasko, Cadreitako, Milagroko, Valtierrako eta Alesbesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Arguedas, Cadreita, Milagro, Valtierra eta Alesbesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea Webguneko datuak izeneko fitxategia sortzea eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan inskribatzea.

Cadreitan, 2013ko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, Antonio Esparza Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1309619