130. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko lehendakaritza delegatzea

2013ko ekainaren 25ean, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 200/2013 Erabakia hartu zuen. Hona hemen erabaki horren testu osoa:

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Mankomunitateko lehendakariak bere atribuzio generikoak delegatu ahalko ditu, bai Batzorde Iraunkorrean, bai horretako edozein kiderengan ere.

Ordezkapen horrek Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa bete behar du.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2013ko uztailaren 13tik 2013ko uztailaren 21a arte, bi egun horiek barne, eta, beraz,

ERABAKI DUT:

1. Delegatzea Gobernuko Batzorde Iraunkorreko kide Juan José Echeverria Iriarte jaunarengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion atribuzioak, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 21. artikuluari lotuta.

2. Delegatze horren eragina 2013ko uztailaren 13tik 2013ko uztailaren 21a artekoa izango da, bi egun horiek barne.

3. Delegatze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko ekainaren 25ean.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1309671