130. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

UHARTE

Ebazpen jakinarazpena

1. Jarraian aipatzen diren ebazpen proposamenak ezin izan dira jakinarazi -zehazten diren zehapen-espedienteetan eman dira horiek, eta zirkulazioaren gaian indarrean dagoen araudia hausteagatik abiatu dira-. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

2. Frogatutzat jotzen diren egintzak, egindako arau haustea, haren kalifikazioa, haren erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurrealdean “salatutako egintza”, “hautsitako araua”, ‘kalifikazioa” “salatutakoa” eta “zenbatekoa” izenburuak dituzten laukietan ageri dira.

3. Aurkeztutako alegazioek eta, halakorik bada, eskatutako frogaren praktikak ez dute inola ere egindako arau-haustea ukatzen; beraz, ez dira onartuak izan.

4. Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikulua xedatutakoarekin bat, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epean, salatuak bidezkotzat jotzen duena alegatu ahalko du eta egoki deritzon agiriak aurkeztu. Horretarako Udaletxeko Erregistro Orokorrera jo beharko du, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideetakoren bat erabili.

5. Beste aldetik, aditzera ematen da espedientea eskura duela Uharteko Udalaren bulegoetan, 8:00etatik 14:00etara, eta egun baliodunetan, azter dezan eta espedienteko agirien kopia lor dezan, baita baita, hala balitz, arau haustearen argazkiarena ere, salatzailearen txostenarena, etilometroaren egiaztatze ziurtaginarena, arau-haustea baimendutako akohol tasa gainditzeagatik bada, eta zinemometroaren egiaztatze ziurtaginarena, arau-haustea gehiegizko abiaduragatik bada.

Uharten, 2013ko ekainaren 26an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Espedientea: MULTRAF/2012/498. Jabea-matrikula: Vicente Manuel Jimenez Jimenez (7897-DFF). Lekua: Itaroa M. Data: 2012/10/24. Ordua: 12:00. Kopurua: 200,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.D. ZEO: 94.2.D. ORD: -.

Espedientea: MULTRAF/2013/41. Jabea-matrikula: Teofilo Erviti Eseverri (8280-FKB). Lekua: Virgen Blanca, 10. Data: 2013/01/21. Ordua: 21:45. Kopurua: 90,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39.2.E. ZEO: 94.2.E. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1309490