118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAURREGAINA

Ehiza aprobetxamenduen lehiaketa publikoa

Udal honek lehiaketa publikoa eginen du bere titulartasuneko NA-10.292 matrikuladun barruti publikoko ehiza aprobetxamendu hauetarako:

–Ehiza nagusia.

–Oilagorraren ehiza.

–Galeperraren ehiza.

Esleipen epea 2013-14ko eta 2014-15eko denboraldietarako izanen da.

Hona hemen hasierako prezioa:

–8.000,00 euro, oilagorrerako.

–3.600,00 euro, ehiza nagusirako.

–3.000,00 euro, galeperrerako.

Eskaintzak Abaurregaineko Herriko Etxean irekiko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeigarren egun baliodunean, larunbata ez bada, 13:00etan.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan. Telefonoa: 948769039.

Abaurreagainen, 2013ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Patxi Encaje Araña.

Iragarkiaren kodea: L1308885