118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

322/2013 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak maiatzaren 28an emandako 274/2013 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean on line urrutiko modalitatean emanen den Lanbide Heziketako eskaintza ezarri zen eta onarpen prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, 2013-2014 ikasturterako.

Akatsa atzeman da 1. eranskineko “Eskaerak aurkeztea” izeneko 4. oinarriko 2. idatz-zatiaren idazketan. Aldatu da 1. eranskineko “Argitalpena” izeneko 11. oinarriko zenbakia eta “Argitalpena” izeneko 12. oinarria izatera pasatu da. Era berean, “Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko prozedura” izeneko 11. oinarri berri bat gehitu da.

Halaber, akatsa atzeman da 5. eranskinetik 9. eranskina bitartean “Epe arrunterako jakingarriak” ataleko “Kontuan hartu beharreko epeak” izeneko 3. puntuan adierazitako datetan.

Aldatu da 10. eranskineko “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” erdi mailako heziketa zikloko “Jarraibideak” atala.

Gehitu da beste eranskin bat, 12.a, “Moduluak baliozkotzeko eskaera egiteko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaera egiteko orientabideak” izenekoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 1. eranskineko “Eskaerak aurkeztea” izeneko 4. oinarriko 2. idatz-zatia aldatzea. Honela geldituko da:

“2. Gehienez ere 6 modulu eskatzen ahalko dira. Ezin izanen da inskripziorik egin ondoko bi kasu hauetako batean dauden moduluetan:

–Baliozkotu daitezkeen moduluak, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduko alderdi jakin batzuk garatzen dituen abenduaren 14ko 749/2012 Ebazpeneko 31. oinarrian aurreikusitako a), b), c) eta e) kasuei dagozkienak. Foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena.

–Gainditutzat eman daitezkeen moduluak, aipatutako ebazpeneko 34. oinarrian aurreikusitako a) kasuari dagozkionak.

Ebazpen honen 12. eranskinean ezarri dira gainditutako moduluak baliozkotu edo aitortzeko eskaera egiteko orientabideak.

Moduluren bat ikasteko onartutakoek, modulu horietan matrikulatu ondoren, eska dezakete:

a) Moduluak baliozkotzea, gorago aipatutako kasuen arabera.

b) Gainditutako moduluak aitortzea, gorago aipatutako kasuaren arabera.

Moduluak baliozkotu eta aitortzeko prozedura ebazpen honen 11. oinarrian ezarritakoa izanen da.”

2. “Argitalpena” izeneko 11. oinarriaren zenbakia aldatu eta “Argitalpena” izeneko 12. oinarri izatera pasatzea.

3. 11. oinarri berri bat idaztea. Edukia, hauxe:

“11. Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko prozedura.

1. Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzara bidali beharko dira eta hamabost egun naturaleko epean aurkeztu, eskaeraren xede diren moduluen heziketa zikloari dagokion kurtsoa hasten denetik hasita.

2. Eskaera horiek ikaslearen ikasketa espedientea dagoen ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko ditu.

3. Aipatutako eskaerek aldeko ebazpena izan dezaten, aplikagarria den araudian ezarritako beharkizunak betetzeaz gainera, egiaztatu beharko da beharkizun guztiak betetzen direla, heziketa zikloari dagokion on line urrutiko lanbide heziketako prestakuntza eskaintzako kurtsoa hasi aurretik; heziketa ziklo horretakoak dira baliozkotu edo aitortzeko eskaeren xede diren moduluak.

4. Moduluak baliozkotzeko aldeko ebazpena eraginkorra izan dadin, ikasleek modulu horien matrikula egin beharko dute. Ikasleen ikasketa espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketa ziurtagirian “Baliozkotua” moduan agertuko da. Modulu horiek bost batekin kalifikatuko dira, zikloko batez besteko nota eskuratzearen ondorioetarako.

5. Moduluak aitortzeko aldeko ebazpena eraginkorra izan dadin, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikularik egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa espedientera eramanen da. Beraz, batez besteko nota eskuratzearen ondorioetarako, modulu horien kalifikazioa ikasi eta gainditutako heziketa zikloetan lortutako amaierako nota izanen da.”

4. 5. eranskinetik 9. eranskina bitarteko “Epe arrunterako jakingarriak” ataleko “Kontuan hartu beharreko epeak” izeneko 3. puntuan dagoen akatsa zuzentzea. Bertako datak aldatu eta puntu hori honela gelditu da idatzita:

“3. Kontuan hartu beharreko epeak:

–Eskabideak eta baremoan eragina duen dokumentazioa aurkezteko epea: ekainaren 24tik 28ra, 14:00ak arte.

–Onartuen behin-behineko zerrenda ikastetxean jendaurrean jartzea: irailaren 24an.

–Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak: irailaren 25etik 27ra, 14:00ak arte.

–Onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzea: irailaren 30ean.

–Matrikulazioa: urriaren 1etik 4ra, 14:00ak arte (ikastetxera bertaratuz). Matrikula epe barrenean egiten ez duten ikasleek esleitutako ikaspostua galduko dute.”

5. 10. eranskineko “Sistema mikroinformatikoak eta sareak” erdi mailako heziketa zikloko “Jarraibideak” atala aldatzea. Puntu hori honela gelditu da idatzita:

“Jarraibideak.

Modulu jakin batzuetako ondorengo kurtsoetan izena emateko beharrezkoa izanen da hurrengo moduluak gainditzea:

HAUETAN INSKRIBATZEKO

HONAKO HAUEK GAINDITU BEHAR DIRA

Sareko sistema eragileak

Postu bakarreko sistema eragileak

Sareko zerbitzuak

Sare lokalak

Lantokietako prestakuntza (bertaratu beharrekoa)*

Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

Postu bakarreko sistema eragileak

Ofimatikako aplikazioak

Sare lokalak

* Lantokietako prestakuntzako moduluan matrikulatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da 2013-2014 ikasturtean titulua eskuratzeko moduan egotea, horretarako bidea ematen duten moduluak gainditu direlako edo haietan matrikulatuta dagoelako.

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 19ko 122/2012 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarri bezala, on line urrutiko modalitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolaketan zati presentzial bat izaten ahalko da, modulu bakoitzeko urteko orduen %33koa gehienez ere, oro har, bertaratzera behartuko duena.

Ordu horiek 2013-2014 ikasturteko lehen bileran zehaztuko dira.”

6. Eranskin berri bat gehitzea, 12.a, “Moduluak baliozkotzeko eskaera egiteko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaera egiteko orientabideak” izenekoa. Edukia, hauxe:

“12. Eranskina.

Moduluak baliozkotzeko eskaera egiteko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaera egiteko orientabideak.

Ebazpen honen 1. eranskineko 4. oinarriko 2. idatz-zatian adierazitakoaren arabera, Nafarroan on line urrutiko lanbide heziketako ikasketetan matrikulaturiko ikasleek moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eska dezakete.

MODULUAK BALIOZKOTZEA

Moduluak baliozkotuko dituzte:

a) Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barneko gaitasun unitateetako bat ofizialki egiaztaturik dutenek, titulu edo espezializazio kurtso bakoitza arautzen duen araudiak ezarritakoaren arabera.

b) Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako heziketa ziklo bateko modulu profesional jakin batzuk gainditurik dituztela egiaztatzen dutenek, hots, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babesean ezarritako tituluak ezartzen eta haien gutxieneko ikasketak finkatzen dituzten errege dekretuetan aurreikusita badaude.

c) LOEren babesean ezarritako Lanbide Heziketako edozein titulutako Lanerako prestakuntza eta orientazio moduluari dagokionez, LOGSEren babesean ezarritako erdi edo goi mailako heziketa ziklo baten edozein tituluko Lanerako prestakuntza eta orientazio modulua gainditu dutela egiaztatzen dutenek eta, gainera, prebentziorako jardueraren oinarrizko mailako eginkizunetarako ezarritako prestakuntza egiaztatzen dutenek, indarreko araudian xedatutakoaren arabera luzatutakoa.

d) LOEren babesean ezarritako tituluei dagozkien heziketa zikloetako Lanerako prestakuntza eta orientazioko eta Enpresa eta ekimen sortzailea moduluei dagokienez, lege horren babesean ezarritako tituluei dagozkien heziketa zikloetako edozeinetan modulu horiek gainditurik dituztela egiaztatzen dutenek.

Gorago aipatutako a) kasuan, gehiago zehaztearren, on line urrutiko lanbide heziketan Nafarroan eskainitako tituluetarako, gainditutako gaitasun-unitateak egiaztatzeagatik baliozkotuko diren moduluak honelaxe zehaztuko dira:

–“Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloa. Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren titulua ezarri zuen eta haren gutxieneko ikasketak finkatu zituen abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuko V A) eranskinean: “Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoko 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatutako gaitasun-unitateen eta haiek baliozkotzeko modulu profesionalen arteko korrespondentzia”.

–“Osasun Larrialdiak” erdi mailako heziketa zikloa. Osasun Larrialdietako teknikariaren titulua ezarri zuen eta haren gutxieneko ikasketak finkatu zituen urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretuko IV A) eranskinean: “Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoko 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatutako gaitasun-unitateen eta haiek baliozkotzeko modulu profesionalen arteko korrespondentzia”.

–“Haur Hezkuntza” goi mailako heziketa zikloa. Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariaren titulua ezarri zuen eta haren gutxieneko ikasketak finkatu zituen urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretuko V A) eranskina: “Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoko 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatutako gaitasun-unitateen eta haiek baliozkotzeko modulu profesionalen arteko korrespondentzia”.

–“Ostatu turistikoen kudeaketa” goi mailako heziketa zikloa. Ostatu Turistikoen goi mailako teknikariaren titulua ezarri zuen eta haren gutxieneko ikasketak finkatu zituen abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuko V A) eranskinean: “Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoko 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatutako gaitasun-unitateen eta haiek baliozkotzeko modulu profesionalen arteko korrespondentzia”.

–“Marketina eta Publizitatea” goi mailako heziketa zikloa. Marketin eta Publizitateko goi mailako teknikariaren titulua ezarri zuen eta haren gutxieneko ikasketak finkatu zituen azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuko V A) eranskinean: “Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoko 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatutako gaitasun-unitateen eta haiek baliozkotzeko modulu profesionalen arteko korrespondentzia”.

Gorago aipatutako b) kasuan, gehiago zehaztearren, on line urrutiko Lanbide Heziketan Nafarroan eskainitako tituluetarako, LOGSEren babesean ezarritako heziketa ziklo bateko modulu profesionalak gainditzeagatik baliozkotutako moduluak honelaxe zehaztuko dira:

–“Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloa. Abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuko IV. eranskinean: “10/2002 Lege Organikoaren babesean, Sistema Informatikoen Ustiakuntzako teknikari tituluan eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Sistema Mikroinformatikoen eta Sareen teknikari tituluan ezarritako modulu profesionalen arteko baliozkotzea”.

–“Haur Hezkuntza” goi mailako heziketa zikloa. Urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretuko IV) eranskinean: “1/1990 Lege Organikoaren babesean, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluan eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari tituluan ezarritako modulu profesionalen arteko baliozkotzea”.

–“Ostatu turistikoen kudeaketa” goi mailako heziketa zikloa. Abenduaren 14ko 1686/2007 Errege Dekretuko IV) eranskinean: “1/1990 Lege Organikoaren babesean, Ostatu-emateen goi mailako teknikari tituluan eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Ostatu Turistikoen goi mailako teknikari tituluan ezarritako modulu profesionalen arteko baliozkotzea”.

–“Marketina eta Publizitatea” goi mailako heziketa zikloa. Azaroaren 4ko 1571/2011 Errege Dekretuko IV) eranskinean: “1/1990 Lege Organikoaren babesean, ezarritako tituluen eta, 2/2006 Lege Organikoaren babesean, Marketin eta Publizitateko goi mailako teknikari tituluan ezarritako modulu profesionalen arteko baliozkotzea”.

GAINDITUTAKO MODULUAK AITORTZEA

Moduluak gainditutako modulu modura onartuko zaizkie Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluei dagozkien kode eta izendapen bereko beste modulu batzuk gainditu dituztela egiaztatzen dutenei.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

8. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko ekainaren hamalauan.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1308965