118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har 934/2012

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 934/2012 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Cartonajes San Fermín, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 13an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1308898