118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 73/2013 prozedura.

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 73/2013 prozeduran autoa eta dekretua eman dira 2013ko maiatzaren 6an, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Sadefer, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 13an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1308890