118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa Larragako Udalaren Hirigintza Planeko hirigintzako determinazio xehakatuetan, Larragako “Los pinos”
banaketa eremuari dagokionez

Larragako Udalak, 2013ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, aldaketa behin betiko onetsi zuen Larragako Udalaren Hirigintza Planeko hirigintzako determinazio xehakatuetan, Larragako “Los Pinos” banaketa eremuari dagokionez, Conrado García Napalek eta Miguel Ángel Suescun Lópezek aurkezturik Larragako katastroko 2. poligonoko 707 eta 708. lurzatiez eta 763. lurzatiaren zati batez den bezainbatean.

Orobat, argitara emanen da aldaketa horren araudia.

1. Hirigintzako antolamenduko egiturazko determinazioak:

–Mugaketa: Beren kudeaketa planoetan mugatutako lurzoruek osatzen dute.

–Hirigintzako helburuak:

Jarduketaren bidez hiri egitura osatu nahi da Larragako alde honetan, pasealeku gisa finkaturik egungo El Pinar karrika, urbanizazio eskasa duena, urbanizatzen ahal diren lurrak antolatuz pinuen alderaino.

–Sailkapena: Hiri lurzorua, lurzoru urbanizagarri sektorizatu antolatua.

–Kalifikazioa: bizitegia.

–Parametro definitzaileak:

  • Udalaren irabazizko aprobetxamendua: %10,00.
  • Irabazizko aprobetxamendu pribatua: %90,00.
  • Lagatzeko azalera, 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluaren arabera:
  • Gutxieneko lagapena: 1.680 m².
  • Proposatu den lagapena: 1.765 m².
  • Parkeak, lorategiak,kirolerako eta jostetarako eremuak:
  • Gutxieneko lagapena: 1.050 m².
  • Proposatu den lagapena: -.
  • Espazio libreak eta sistema orokorraren izaera duten berdeguneak (5 m² biztanle bakoitzeko):
  • Gutxieneko lagapena: 180 m².
  • Proposatu den lagapena: -.
  • Espazio libreen lagapena, guztira:
  • Gutxieneko lagapena: 1.230,00 m².
  • Proposatu den lagapena: 1.314,83 m².
  • Hainbat erabileratarako, hezkuntzarako eta osasunerako:
  • Gutxieneko lagapena: 450 m².
  • Proposatu den lagapena: 450,00 m².
  • Aparkatzeko lekuen erreserba, guztira:
  • Gutxieneko lagapena: 53 plaza.
  • Proposatu den lagapena: 53 plaza.

Gutxienekoa, 12 plaza lurzoru publikoan eta gainerakoak lurzatien barnean justifikatuko dira.

  • Erabilera bereizgarria:
  • Familia bakarreko etxebizitza bakartua edo binakakoa, lurzatia duena: 1,00.
  • Sotoak, erdisotoak eta behegainak: 0,20.
  • Lurzati pribatua: 0,10.
  • Eredu-aprobetxamendua: 0,4327.
  • Etxebizitza kopurua, gehienez: 12 etxeb.

2. Hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuak:

–Lotesleak ez diren parametroak, parametro definitzaileak kalkulatzeko zenbatetsiak.

  • Exekuzio unitatearen azalera zenbatetsia (%100,00): 10.045 m².
  • Aprobetxamendurako eskubidea duen azalera: 8.832 m².
  • Lurzati pribatuen gehieneko azalera: 5.322 m².
  • Bide sistemaren azalera zenbatetsia: 2.958 m².
  • Bizitegitarako azalera eraikigarri orientagarria: 3.000 m².
  • Soto, erdisoto eta teilatupeen azalera: 1.500 m².

–Eraikinak bete beharreko baldintzak:

  • Lerrokadurak: dokumentazio grafikoan definituak.
  • Gehieneko solairu kopurua: ES + BS + S 1 + TP.
  • Gehieneko garaiera Los Pinos karrikara: 7,50 m, espaloiaren sestratik. Fatxadaren erdiko puntuan neurtua.

–Erabiltzeko baldintzak:

  • Erabilera nagusia: bizitegiak.
  • Erabilera toleratuak: Erabilera nagusiarekin bateragarriak direnak eta beheko solairuan, bizitegiak, biltegiak eta zerbitzuak.
  • Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

–Kudeaketa baldintzak:

  • Jarduteko sistema izanen da: konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

Eraikitzeko lizentziak eman aitzin tramitatuko da birzatiketa bat, urbanizazio proiektua eta eraikuntza proiektua.

Urbanizazio proiektuan justifikatuko da, behar bezala, betetzen direla irisgarritasunari eta aparkatzeko plazen taimainari buruz indarra duten determinazioak.

Larragan, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1308884