118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

“Ur eta saneamendu sareak eta zoladura-lanak La Magdalena auzoan. Ezkaroze (Nafarroa)” proiektua. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2013ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, modu laburtuan argitaratzen baita. Erabakiaren testu osoa udal bulegoetan aztertzen ahal da eta alegatzaile guztiei igorri zaie.

Ezkarozeko Udalak, 2012ko azaroaren 19an egon osoko bilkuran, desjabetzeko espedientea ireki zuen eta hasiera batean onetsi zuen “Ur eta saneamendu sareak eta zoladura-lanak La Magdalena auzoan. Ezkaroze (Nafarroa)” proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean eduki zuen hamabost egunean.

Epe horretan José Zubialde de Carlosek eta Adela Urralburu Taintak alegazioa aurkeztu dute. Bertan honako hau alegatzen dute:

Alegatzaileek adierazi dute hamasei urte behar izan direla onartzeko beraiena zela legez kontra okupatutako lurra. Eta 1997. urtean finkari dagokion eskritura aurkeztu egin zutela Herriko Etxean. Ez dute ulertzen nola okupatu den finka pribatu bat legez kontra, hainbeste urtez. Halaber, adierazi dute Ezkarozeko Udalak aitortu zuela jabetza hori ez zela Udalarena Nafarroako Aldizkari Ofizialean desjabetzeko prozedura argitaratu zuenean. Lurzoruaren benetako okupazioa desjabetzeko prozedura hasi baino hamabost urte lehenago egin zen. Lurraren neurketari dagokionez, adierazi dute ez direla agertu neurketara, eta ez dietela utzi egiaztatzen neurtu diren 100 metro horiek eta okupatutako haien jabetzaren zatia bat datozen. Dena den, onartzen dute hori. Azkenik, okupatutako lurraren prezioa aipatu dute. Izan ere, adierazi dute kontuan hartu beharko dela lurra okupatu izana azkeneko hamabost urteetan eta, ondorioz, ordaindu beharko zaizkiela berandutza korrituak. Halaber, aurrekari batzuk aipatu dituzte, haien ustez, desjabetzearen prezioa finkatzeko balio dutenak, eta eskatzen dute hori erreferentzia gisa hartzeko, sorrarazitako legezko interesak gehituta.

Hona hemen alegazioari emandako erantzuna:

Proiektuko lanak jabari publikoko lurzoruan egin ziren bere garaian, orduan indarra zuen katastroaren arabera. Lurzoru publikoko izaera hori agertzen da Ezkarozeko katastroan, ezarri zenetik orain arte.

Aipatutako lanak hasita, alegatzaileek eskaera bat aurkeztu zioten Ezkarozeko Udalari, 1997ko uztailaren 28an. Horren bitartez, aipatutako lanek ukitutako azaleraren zati bat erreklamatu zuten, beraiena zelakoan, eta halaber, 1999ko uztailaren 27an lanak eteteko eskatu zuten.

Garai hartan ezinezkoa izan zen lurzorua itzultzea proiektua osorik egiten ari baitzen eta zen lortu bi aldeen arteko adiskidetasunezko akordioa, kalte-ordainerako. Beraz, Ezkarozeko Udalak erabaki zuen hastea desjabetzeko prozedura hau.

Bestetik, sortutako afektazioen balorazioari dagokionez, bi alderdiak ados jartzen ez badira, Nafarroako Desjabetze Epaimahaia izanen da horien balio justua erabakitzen duena.

Horrenbertzez, hau erabaki da:

Lehendabizikoa.–Ezestea José Zubialde de Carlosek eta Adela Urralburu Taintak aurkeztutako alegazioak, azaldu diren arrazoiengatik.

Bigarrena.–Behin betikoz onestea “Ur eta saneamenduaren sarea eta zoladura-lanak La Magdalena auzoan. Ezkaroze (Nafarroa)” proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, esan gabe baitoa onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartzala.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Erabaki hau alegatzaileei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Ezkarozeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2013ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1308011