118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UPP 21-4
unitateko determinazio xehakatuak aldatzeko
espedientearen hirigintzako araudia

Lizarrako Udalak, 2012ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen HAPOko UPP 21-4 unitateko antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa, Karlos VII.a kaleko 26ri baitagokio. Iragarkia 2012ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, horren hirigintza arauak argitara ematen dira jarraian.

Lizarran, 2013ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

5.–UPP 21-4 unitatearen fitxa xehakatua.

5.1.–Identifikazioa.

Bere plana duen exekuzio unitatea, U.P.P. 21-4. Lotuta dago honako determinazio hauei:

–Udalez gaindiko proiektu sektoriala, Lizarrako Karlos VII.a kaleko D sektorean merkataritza-establezimendua paratzeko. (Arau Subsidiarioak 1993).

–Plan Orokorreko aldaketa Lizarrako U.P.P. 21-4 exekuzio unitaterako, 2007ko abuztuaren 2ko osoko bilkuran onetsi baitzen (2007ko 113. Nafarroako Aldizkaria Ofiziala, irailaren 10ekoa).

–Hirigintza hitzarmena, planeamendua aldatzeko eta Lizarrako HAPOko U.P.P. 21-4 unitatearen hirigintza kudeaketa errazteko (2011ko abenduaren 1eko osoko bilkuran behin betikoz onetsia, eta berrespenaren eranskina 2012ko urtarrilaren 11n sinatua).

5.2.–Deskribapena.

Hiri lurzoru finkatuko unitatea, non Estella Simply Market merkataritza-gunea garatzen baita (azalera ertaineko txikizkako merkataritza-gunea), Supermercados Sabeco, S.A. sozietatearena.

Unitatera Karlos VII.a eta Donibane Garazi kaleetatik sar daiteke, bi bide horien artean barneko lotura baitago.

Lurzati berean, merkataritza-gunea ustiatzeko behar diren oinarrizko azpiegiturak ez ezik, gasolina-zerbitzugunea bada, erregaiaren hornidura eta salmentarako.

5.3.–Antolamendu arauak.

Lerrokadurak eta sestrak.

–Indarreko planeamendu tresnetan dauden antolamenduko determinazio guztiak sartu dira, 5.1 idatz-zatian jaso direnak.

–Dagokien planoetan grafiatu diren lerrokadurak, barneko bideak eta espazio erreserbak orientagarriak dira, aldatzen ahal baitira, betiere adierazitako kokapen, okupazio eta gehieneko eraikigarritasunaren irizpideak errespetatzen badira.

Aparkalekuen dotazioak.

–Honako ratio hau bete beharko da: gutxienez aparkatzeko toki bat eraikitako azaleraren 50 m²-ko.

–Aparkatzeko guztizko tokien %6 gorde beharko dira mugikortasun murriztuko pertsonentzat, eta haiek erabiltzeko egokituko dira.

–Aparkatzeko toki arrunten gutxieneko neurriak: 2,30 m x 4,50 m.

–Mugikortasun murriztuko pertsonendako aparkatzeko tokien gutxieneko neurriak: 3,20 m x 4,50 m.

Bolumenari eta garaierari buruzko baldintzak.

–Merkataritzako eraikinaren solairuak: BS+1.

–Gailurrerainoko gehieneko garaiera: 10,00 m.

–Gasolina-zerbitzugunearen solairuak: BS.

–Gasolina-zerbitzugunearen gehieneko garaiera: 8,00 m.

Onartzen da azpiegiturak (ur-ontziak, hidrokarburo-ontziak) egitea sestra azpian, ekipamendurako beharrezkoak badira, ez baita eraikigarritasun kontsumotzat hartuko.

Baldintza arkitektoniko orokorrak:

–Eraikin berrien konfigurazio arkitektonikoa (etorkizunean merkataritza-gunea handitzea) eginen da finkatutako gehieneko garaierak errespetatuz eta dagoen eremuarekiko integrazioa bilatuz. Horrela, ez du eragin txarrik izanen hiriaren irudian hara Karlos VII.a kaletik sartzen denean.

–Mantenduko da eta, beharrezkotzat jotzen bada, hobetuko da lurzatiak Done Jakue bidearekin egiten duen mugako landare hesia, ondare elementu hori hobetzea eta zaintzea sustatzeko asmoz.

–Merkataritza-gunea handitzeko beharrezkotzat jotzen diren azpiegitura osagarriek ahalik eta eragin txikiena izan beharko dute begi-inpakturako. Sestra gainean egiten badira, landare hesien edo antzeko irtenbideen bidez bistatik ezkutatzea sustatuko da.

–Egin beharreko handitzeek lehendik zeuden eraikinekiko erabateko jarraipena izan beharko dute, diseinuari eta materialei dagokienez, multzoari koherentzia funtzionala eta bisuala emateko behar diren jarduketak egin beharko baitira.

Baldintza arkitektoniko partikularrak.

–Material gomendatuak fatxadetan: hormigoi aurrefabrikatuzko panel texturizatuak, metalezko panel arkitektonikoak, panel fenolikoak edo paramentu horizontalak estaltzeko behar adinako ikus-kalitatea duen edozein irtenbide.

–Material gomendatuak urbanizazioan: hormigoizko aurrefabrikatuak erremate elementuetan (zintarriak, lore-askak, zuhaitz-txorkoak), harrizko baldosak edo galtzadarriak zoladuretan eta egindakoen kalitate bereko asfaltatzeak.

–Material gomendatuak kanpoko zur-lanetan: proposamen arkitektonikoarekin bateragarriak diren irtenbideak, baita aurreikusitako altzariekin eta hesiekin koherenteak ere.

–Lorezaintza: landare hesiak mantenduko dira lurzatiaren perimetroan.

Gasolina-zerbitzugunearen berariazko baldintzak.

Dagoen gasolina-zerbitzuguneak bete beharko ditu UPP 21-4 unitaterako azaldutako determinazio orokorrak. Berariaz, eman diren indarreko lizentziek arautzen dute hori, haren tramitaziorako aurkeztu diren proiektu teknikoen arabera.

–Alkatetzaren 72-U/2011 Ebazpena. Jarduera sailkaturako lizentzia, gasolina-zerbitzugunean erregaia saltzeko.

–Alkatetzaren 252-U/2011 Ebazpena. Gasolina-zerbitzugunea eraikitzeko lizentzia, erregaiaren salmentarako.

–Alkatetzaren 447-U/2011 Ebazpena. Jarduera sailkatua irekitzeko lizentzia: gasolina-zerbitzugunea, erregaiaren salmentarako.

Fitxa xehakatu honek, aipatutako lizentziek eta jarduera horri aplikatuko zaizkion erregulazio teknikoak eta arauek arautuko dute gasolina-zerbitzugunearen eraikuntzan eta apainduran egiten den edozein aldaketa.

–Urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretua, Petrolio instalazioei buruzko erregelamendua onesten duena. (1995eko urtarrilaren 27ko eta 1995eko apirilaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

–Petrolio instalazioei buruzko erregelamendua aldatzen duen 1523/1999 Errege Dekretua, 2085/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsia, eta bere jarraibide tekniko osagarriak (MI-IP03 eta MI-IP04, 1427/1997 eta 2201/1995 Errege Dekretuen bidez onetsiak, hurrenez hurren).

–4/2005 Foru Legea, ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoa.

Azalpen mailan, ondoko zerrendan agertzen dira determinazio nagusiak, gasolina-zerbitzugunea aldatzeko edozein jarduketatan mantendu behar direnak:

–Gutxienez 20 metroko tartea inguruneko edozein eraikinetatik.

–Zintarri perimetralekin egindako eraikinen mugak, bistarako seinaleztatuak.

–Olioak eta hidrokarburoak bereizteko sistema independentea, egiaztatzen ahal dena.

–Instalazioak tximistorratza eta aparteko lur-sarea izan beharko ditu.

–Instalazioak suteen kontrako sistema automatikoa izan beharko du.

–Lurzatiko eraikin nagusiaren eraikuntza kalitateei eustea.

–Hormigoizko zolatak, kanaletetarako maldak eta bilketarako sareta perimetralak dituztenak.

–Erabat estaltzea erregaia emateko eremua.

–Korrosioa jasaten duten egiturazko eta estaltzeko materialak.

–Gutxieneko ekipamendua: komuna, aireztapena eta airearen girotzea kobratzeko eremuan.

5.4.–Erabilera arauak.

–Erabilera orokorra: ekipamendu komunitarioa.

–Erabilera xehakatu nagusia: merkataritza (D) eta osagarriak.

–Onartutako erabilera xehakatua: industria (F), instituzionala (E).

–Erabilera debekatuak: gainerakoak.

Oharra: betiere, honako honi jarraituko zaio: erabileren bateragarritasunari buruzko taula, hirigintzako araudi orokorra, II. Titulua, Lizarrako HAPOren 27. artikulua. (Epigrafea: 2000 m²-tik gorako merkataritza salbuetsia).

5.5.–Aprobetxamendu arauak.

Jabetzako aprobetxamendua ondoko hauetan ezarritako irizpideak aplikatzearen ondoriozkoa da: hitzarmenean eta egun indarrean dagoen planeamenduan (azken hau jatorrizko UPrS batean oinarritua). Oinarrizko hiru tresnak berriro aipatzen dira, jasota gera daitezen:

–Hirigintza hitzarmena, planeamendua aldatzeko eta Lizarrako HAPOko U.P.P. 21-4 unitatearen hirigintza kudeaketa errazteko.

–Plan Orokorreko aldaketa Lizarrako U.P.P. 21-4 exekuzio unitaterako, 2007ko abuztuaren 2ko osoko bilkuran onetsia (2007ko 113. Nafarroako Aldizkaria Ofiziala, irailaren 10ekoa).

–Udalez gaindiko proiektu sektoriala, Lizarrako Karlos VII.a kaleko D sektorean merkataritza-establezimendua paratzeko. (Arau Subsidiarioak 1993).

Honako hau da UPP 21-4 unitatearen datuen laburpena:

UPP 21-4 unitatearen datuen laburpena.

AU Sabeco poligonoa, jatorrizko lurzatia, 1993. 20.286,11 m².

Lizarrako udal mugapeari dagokion AU: 19.781,00 m².

Aiegiko udal mugapeari dagokion AU: 505,11 m².

Lizarrako HAPOko U.P.P. 21-4 unitatea (4. poligonoko 260. lurzatiaren mugarekin bat datorrena): 14.046,00 m².

Lizarrako udal mugapeko 4. poligonoko 260. lurzatia (ondoriozko lurzatia): 14.046,00 m².

–Laga beharreko berdeguneak, erabilera eta jabari publikokoak: 3.015,21 m².

–Laga beharreko bideak, igarotzeak eta sarbideak, jabari eta erabilera publikokoak: 6.898,36 m².

–Merkataritzako eraikinaren gehieneko okupazioa oinplanoan: 3.720,00 m².

–Gehieneko azalera erabilgarria, salmenten aretoa izateko: 2.393,27 m².

–Gasolina-zerbitzugunearen gehieneko okupazioa oinplanoan: 388,52 m².

–Beste azpiegitura laguntzaile batzuen gehieneko okupazioa oinplanoan: 23,91 m².

Gehieneko eraikigarritasuna lurzatian: 5.200,00 m².

Solairuen gehieneko kopurua lurzatian: BS+1.

Eraikinen gehieneko garaiera lurzatian: 10,00 m.

5.6.–Kudeaketa arauak.

–Beste edozein kudeaketa egin aurretik, behin betiko onetsiko da Lizarrako Plan Orokorraren antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketaren dokumentua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean ezarritako izapide eta epeei jarraikiz.

–Planeamendurako tresna onetsi ondoren, eta hirigintza hitzarmena betez, Supermercados Sabeco S.A.k agiri honetan jaso diren lurren eskualdatzea egin beharko du, eta horretarako titulartasuna Lizarrako Udalari lagako dio.

–Titulartasuna lagatzearekin batera, lurzatien katastroko datuak eguneratzeko asmoz, erregistroan inskribatuko da, baita Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren aurrean (katastroa) ere, agiri honetan jasotako determinazioen arabera.

–Puntu honetara iristean, hirigintza hitzarmen sinatua betetzat emanen da. Beraz, Supermercados Sabeco S.A.k hasten ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen administrazio tramiteak jarduera sailkatuen eta obren lizentziak eskuratzeko, agiri honetan jasotako jarduketak egiteko beharrezkoak baitira. Zehazki:

–Eskatu beharko dira hirigintzako obra-lizentzia eta jarduera sailkaturako ingurumen-lizentzia,

azalera ertaineko txikizkako merkataritza-gunea handitzeko.

–Finkatzen diren eraikinetan egin daitezkeen jarduketak eginen dira Hirigintzako Araudi Orokorraren 33. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (“Hiri lurzoru finkatuetako jarduketa araubidea”).

Iragarkiaren kodea: L1307972