118. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu gehikuntzak:

1 4220 48900.–Hezkuntzako diru-laguntzak: 22.000,00 euro.

1 1210 22603.–Aholkularitza juridikoa: 25.000,00 euro.

Kreditu aldaketak, guztira: 47.000,00 euro.

–Finantzabidea:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 47.000,00 euro.

Berriozarren, 2013ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1308888