112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, 22. poligonoko 886. lurzatiaren kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2013ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, onetsi zuen espedientea abiatzea ST unitatearen –katastroko 22. poligonoko 886. lurzatia– kalifikazio juridikoa aldatzeko. Gisa hartara, higiezin hori desafektatuko da erabilera eta zerbitzu publikotik, eta haren sailkapena hemendik goiti ondareko ondasuna izanen da, gero errentamendu bidez laga ahal izateko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusiaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2013ko ekainaren 6an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1308452