112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu ez judizialak betearazteko 145/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 145/2012 betearazpen-prozeduran kaudimengabezia deklaratzeko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Hiru eguneko epea ezartzen da errekurtsoak aurkezteko.

Eta Vallain Mantenimientos y Servicios Sociedad Limitada Laborali legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 5ean.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1308391