112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 30/2013 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000030/2013 betearazpen-prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Vallain Mantenimientos y Servicios S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 5ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1308406