112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1151/2013 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan, Nafarroako eskualde batean edo ikastetxe jakin batean, ari diren zaintzaile funtzionarioen barne mugikortasunaren prozedura arautuko duten jarraibideak onesten dituena.

Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko zaintzaileen egungo plantilla Berariazko Programen Bulegoari atxikita dago eta langile horiek Nafarroako eskualdeetan ari dira, ikastetxe jakin bati atxikita dauden sei lagun kenduta. Kontuan hartuta egoera hori eta zaintzaile beharrak aldakorrak direla, beharrezkoa da sistema bat ezartzea ikasturte bakoitzean ikastetxea aukeratzeko; horrela, zaintzailearen lanpostuak behar duen egonkortasuna eta eskualde barrenean mugitzeko aukera bateragarriak izanen dira.

Ikasturte hau arte, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 793/2006 Ebazpenak arautzen zuen prozedura hori, baina ez zituen jasotzen hainbat mugikortasun prozesutan moldatu behar izan diren egoera batzuk, jarraibide horiek ordeztu eta osatu beharra ekarri dutenak.

Egoera horiek azterturik eta, dagokion negoziazioa sindikatuekin eginik Administrazio Erroko Mahai Sektorialean, ebazpen hau eman da.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan, Nafarroako eskualde batean edo ikastetxe jakin batean, ari diren zaintzaile funtzionarioen barne mugikortasunaren prozedura arautzen duten jarraibideak onestea, hurrengo arauetan ezarritako prozedurari jarraituz:

Lehendabizikoa.–Urteko mugikortasuna.

Urtero eta hurrengo ikasturteko langile beharrak zehazturik, mugikortasun ekitaldi bat eginen da ondoko funtzionarioek parte hartuta:

1.–Beharra desagertzeagatik edo behar hori lanaldi osokoa ez izateagatik, zerbitzuak ematen dituzten ikastetxetik atera behar duten langile zaintzaileak, nahitaez.

Ikastetxe eta hizkuntza eredu berean lanpostua duten zaintzaile baten baino gehiagoren artean nor aterako den erabaki behar den kasuetan, inork ez badu borondatez ateratzea aukeratzen, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen ondotik, berdinketa kasuan:

1. Antzinatasun txikiena funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa Hezkuntza Departamentuan, zaintzaile lanpostuan.

2. Antzinatasun txikiena funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa zaintzaile lanpostuan.

3. Antzinatasun txikiena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onartua.

Izangaien arteko berdinketak aurrera badarrai, lehen deituraren hurrenkera alfabetikoaren arabera lehenetsiko dira eta, hala behar bada, bigarren deituraren arabera; horretarako, zozketa eginen da Giza Baliabideen Zerbitzuan, zein letratatik abiatu jakiteko.

Arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, zer ikastetxetan egiten den mugikortasun ekitaldia, ikasturte horretako maiatzaren 1a arteko zerbitzuak kontatuko dira.

2.–Borondatez, Giza Baliabideen Zerbitzuak ezartzen duen epean, zaintzaile beharra duten ikastetxeak aukeratzeko ekitaldian parte hartu nahi dutela adierazten duten langile zaintzaileak.

Behin bere borondatez mugikortasuna eskaturik, ez dago hari uko egiterik, eta funtzionarioak okupatzen duen lanpostua eskainiko da, funtzionarioek edo aldi baterako kontratudunek bete dezaten zerbitzu beharren arabera.

Bigarrena.–Destinoak aukeratzea.

1.–Ebazpen honek aipatzen dituen mugikortasun prozesuetan, lehenik eta behin, Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla, Irurtzun, Elizondo eta Irunberriko eskualdeetan destinoa duten funtzionarioei dagozkien destinoak esleituko dira eta, azkenik, Nafarroako eskualdean destinoa duten funtzionarioei.

2.–Ebazpen honetan sartzen diren langileen lanpostuak aukeratzeko hurrenkera eskualde bakoitzean zehazteko, honako irizpide hauei jarraituko zaie, bata bestearen ondoren aplikatuko baitira berdinketarik gertatzen bada:

1. Antzinatasun handiena funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa Hezkuntza Departamentuan, zaintzaile lanpostuan.

2. Antzinatasun handiena funtzionario edo lan-kontratudun finko gisa zaintzaile lanpostuan.

3. Antzinatasun handiena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onartua.

Izangaien arteko berdinketak aurrera badarrai, lehen deituraren hurrenkera alfabetikoaren arabera lehenetsiko dira eta, hala behar bada, bigarren deituraren arabera; horretarako, zozketa eginen da Giza Baliabideen Zerbitzuan, zein letratatik abiatu jakiteko.

Arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, zer ikastetxetan egiten den mugikortasun ekitaldia, ikasturte horretako maiatzaren 1a arteko zerbitzuak kontatuko dira.

3.–Urteko mugikortasunean, destinoa aukeratzeko unean, beharra desagertzeagatik edo ordutegi nahikoa ez izateagatik tokiz mugitu behar duten zaintzaile guztiek izanen dute lehentasuna, lanpostua aukeratzeko ekitaldi publikora beren borondatez joatea eskatu dutenen aurretik. Talde horien barrenean, arau honen 1. atalean ezarritako irizpideak aplikatuta erabakiko da hautatzeko hurrenkera.

4.–Ikastetxeko plantila organikoari atxikita dauden zaintzaileak, beharra desagertzeagatik edo ordutegi nahikoa ez izateagatik tokiz aldatu behar direnean, beren destinoko ikastetxeari dagokion eskualdetik ateratako zaintzaileen zerrendan sartuko dira.

5.–Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla, Irurtzun, Elizondo edo Irunberriko eskualdeetan destinoa izan eta beren atxikipen eskualdean behar nahikoa ez izateagatik, destinoa ezin aukera dezaketen zaintzaileak Nafarroako eskualdean destinoa duten zaintzaileen zerrendan sartuko dira, dagokien hurrenkeran.

6.–Nafarroako eskualdean destinoa duten zaintzaileek dagokien hurrenkeran aukeratzen ahalko dituzte gainerako eskualdeetatik ateratako zaintzaileek aukeratu ondoren gelditzen diren lanpostuak.

7.–Zerbitzuaren beharren arabera, V1 hizkuntza-eskakizuna dutela frogatzen duten gaztelaniazko lanpostuei atxikitako langileek eskakizun horrekin eskaintzen diren lanpostuak aukeratzen ahalko dituzte, aipatu baldintza betetzen duten lanpostuen jabe diren eskualde guztietako zaintzaileek aukeratu ondoren.

8.–Mugikortasun ekitaldian esleitutako lanpostuari ezin izanen zaio uko egin.

Hirugarrena.–Esleitutako destinoan jarraitzea.

1.–Zaintzaileek beren atxikipen eskualdean jarraitzen ahalko dute mugikortasun prozesuetan aukeratzen duten ikastetxe berean, baldin eta hezkuntza plangintzaren arabera ordutegi nahikoa bada bertan aritzeko.

2.–Beharra desagertzeagatik edo ordutegia nahikoa ez izateagatik, funtzionarioak plantilla organikoan atxikita duen ikastetxea edo eskualdea ez den beste batean aukeratzen badu destinoa, hurrengo ikasturteetan berriz haietan beharra bada, nahitaez itzuli beharko du bere atxikipen eremura.

3.–Aurreko atalean xedatutakoa galarazi gabe, 2012-2013 ikasturterako beharrik ez dagoelako, azken nahitaezko mugikortasunean atxikita duten ikastetxea edo eskualdea ez den beste batean destinoa aukeratu duten zaintzaileek destino horretan jarraitzen ahalko dute 2015-2016 ikasturtea bukatu arte, baldin eta hezkuntza plangintzaren arabera ordutegi nahikoa bada bertan aritzeko.

Laugarrena.–Eskualdeak.

1.–Hezkuntza Departamentuari atxikita, zaintzaile lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioak hurrenkeran jarriko dira, plantilla organikoan atxikirik dituzten eskualdearen eta hizkuntza-eskakizunaren arabera lanpostuak aukeratzeko ondorioetarako. Ebazpen honen eranskinean jaso dira eskualde horiek eta haien jarduketa eremua.

2.–Zaintzaileen mugikortasun ekitaldietan eskaini beharreko lanpostuak aurreko atalean aipatu eskualdeetan dauden Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetan zehaztuko dira.

Bosgarrena.–Publikotasuna.

Lanpostuak esleitzeko ekitaldiak zein egunetan eginen diren garaiz emanen dira aditzera, iragarkia Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian (www.educacion.navarra.es) jarrita. Orobat, orri horretan argitaratuko da bigarren arauan aipatu borondatezko mugikortasuna eskatzeko epea.

Lanpostuak aukeratzeko ekitaldietan interesdunak berak edo bere ordezkari batek parte hartzen ahalko du, betiere interesdunaren nortasun agiriaren fotokopia eta ordezkariari baimena emateko idazkia, ordezkatuak sinatua, aurkezten baditu.

Jarraibide hauetan aipatu ekitaldi bakoitzean, zer lanpostu eskaintzen diren eta zein funtzionariok aukeratu behar duten destino berria jarriko dira jendaurrean, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Departamentu horren web orrian (www.educacion.navarra.es), destinoak esleitzeko ekitaldiak egin baino lehenago.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera eta Deialdien Atalera, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 28an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

Iruñeko eskualdea

Antsoain, Arre, Barañain, Beriain, Berriozar, Burlata, Uharte, Imarkoain, Mutiloa, Noain, Olatz, Orkoien, Iruña, Atarrabia, Zizur Nagusia, Añorbe, Arrizabalaga, Zirauki, Eugi, Eguesibar, Lantz, Larraintzar, Mañeru, Elo, Obanos, Gares, Tebas, Zubiri.

Irurtzungo eskualdea

Altsasu, Arbizu, Areso, Betelu, Etxarri Aranatz, Ezkurra, Goizueta, Irurtzun, Iturmendi, Jauntsarats, Lakuntza, Leitza, Lekunberri, Olazti, Uharte Arakil, Urdiain, Ziordia.

Elizondoko eskualdea

Almandoz, Amaiur, Arantza, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Beintza-Labaien, Bera, Doneztebe, Elizondo, Eratsun, Erratzu, Etxalar, Gartzain, Igantzi, Irurita, Ituren, Legasa, Lekaroz, Lesaka, Narbarte, Oronoz, Saldias, Sunbilla, Urdazubi, Ziga, Zubieta, Zugarramurdi.

Irunberri/Zangozako eskualdea

Abaurrea, Oibar, Agoitz, Aribe, Auritz, Aurizberri, Kaseda, Erroibar, Eslaba, Ezkaroze, Garralda, Hiriberri Aezkoa, Izaba, Ledea, Irunberri, Luzaide, Nabaskoze, Otsagabia, Orbaitzeta, Orotz-Betelu, Erronkari, Zare, Zangoza, Urrotz, Ustarrotz, Esa.

Tafallako eskualdea

Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Figarol, Funes, Garinoain, Larraga, Martzilla, Melida, Mendigorria, Milagro, Miranda Arga, Murillo, Erriberri, Azkoien, Pitillas, Arrada, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Uxue, Alesbes.

Lizarrako eskualdea

Abartzuza, Allo, Antzin, Andosilla, Arroitz, Azagra, Carcar, Deikaztelu, Lizarra, Lerin, Lezaun, Lodosa, Los Arcos, Mendabia, Muniain Iguzkitza, Murieta, Oteitza, Jaitz, San Adrián, Sartaguda, Sesma, Viana, Villatuerta, Zudairi.

Tuterako eskualdea

Ablitas, Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Valtierra.

Nafarroako eskualdea

Gainontzeko eskualde guztiei dagokien jarduketa eremua hartzen du.

Iragarkiaren kodea: F1307887