112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 82/2013 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 82/2013 prozeduran ebazpena eman da 2013ko apirilaren 18an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Bensatrans 2002, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko ekainaren 5ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1308396