112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 272/2008 prozedura arrunta

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 272/2008 adiministrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman zen 2010eko martxoaren 25ean eta haren aurka kasazio-errekurtsoa jarri zen. Auzitegi Gorenaren Bosgarren Ataleko Hirugarren Salak 8/ 4199/ 2010 kasazio-errekurtso horren gaineko epaia eman zuen, irmo gelditu dena. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza hitzez hitz:

"Auzitegi Gorenaren epaia. Administrazioarekiko Auzien Sala Atala: bosgarrena. Lehendakaria: Mariano de Oro-Pulido y López jauna. Magistratuak: Rafael Fernández Valverde jauna, Eduardo Calvo Rojas jauna, María del Pilar Teso Gamella andrea, Jesús Erneste Peces Morante jauna.

Madrilen, 2013ko otsailaren 7an.

Aipatutako magistratu jaun-andreek osatutako Salak 4199/2010 kasazio-errekurtsoa aztertu du, Isacio Calleja García prokuradore jaunak Obanosko Udala ordezkatuz jarri zuena Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 272/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean 2010eko martxoaren 25ean emandako epaiaren aurka. Jarduketetan honako hauek pertsonatu dira alderdi errekurritu gisa: Nafarroako Foru Komunitatea, NoeI de Dorremochea Guíot prokuradore jaunak ordezkatua, eta Nafarroako Industria Lurzorua, S.A. (NASUlNSA), Julián del Olmo Pastor prokuradore jaunak ordezkatua.

Epaitza:

1.–Bidezkoa da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2010eko martxoaren 25eko epaiaren aurka (272/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa) Obanosko Udalak jarritako 4199/2010 kasazio-errekurtsoa, eta epai hura baliogabetu eta indarrik gabe uzten da.

2.–Obanosko Udalak Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 7an hartutako Erabaki baten aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten dugu. Erabaki horren bidez Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala eta haren testu bategina onetsi ziren. Hortaz, plana onesteko erabakia eta testu bategina deusezak direla deklaratzen dugu, ez baitira zuzenbidearen araberakoak.

3.–Auzialdiko prozesuaren kostuak ez dizkiogu inori ezartzen, eta kasazio-errekurtsoan sortutakoei dagokienez, nork bereak hartuko ditu bere gain.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Jakitera ematea.–Epai hori nire aurrean irakurri eta jakitera eman da jendaurreko entzunaldian. Idazkaria naizen aldetik, ziurtatzen dut."

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko ekainaren 5ean.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1308405