112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 568/2009 prozedura

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 568/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“386/2013 epaia.

Lehendakaria: Ignacio Merino Zalba jauna. Magistratuak: Antonio Rubio Pérez jauna eta Maria Jesus Azcona Labiano andrea.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 3an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatutakoak, 568/2009 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: intereseko hornidurak ustiatzen dituzten enpresek Uharte Arakilgo udal mugapean herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala (2009ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 4an. Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Vodafone España, S.A., Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatua eta Javier Gutierrez Viloria legelari jaunak zuzendua, eta demandatua, Uharte Arakilgo Udala, Francisco Javier Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak ordezkatua eta Blas Ignacio Otazu Amatriain legelari jaunak zuzendua.

Hona gure epaitza:

1. Onargarritasunik ezaren kausa bazterturik.

2. Partez baiesten dugu Vodafone España, S.A.k, Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatuta eta Gutiérrez abokatu jaunak defendatuta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek Uharte Arakilgo udal mugapean lurzorua aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aurkakoa (2009ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 4an) eta, horrenbestez, 3. artikuluko azken intzisoaren deuseztasuna deklaratzen dugu, hornidurak egiteko baliatzen diren sareen titular ez diren enpresa edo entitateak egiten baititu tasaren subjektu pasibo, nahiz sare horietan sartu, haiek erabili edo elkarri konektatzeko eskubideen titular izan; orobat, 5. artikuluaren deuseztasuna.

3. Ez da erabaki berezirik hartu prozesuko kostuei buruz.

4. Epai hau irmo bilakatu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio-errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean.

Eginbidea: Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 28an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1307892