112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 277/2010 prozedura

Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 277/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

000261/2013 epaia.

Francisco Javier Fernández Urzainqui jauna, Alfonso Otero Pedrouzo jauna, Miguel Ángel Abárzuza Gil jauna.

Iruñean, 2013ko apirilaren 3an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatutakoak, 277/2010 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Olexuako Kontzejuaren ordenantza fiskal baten behin betiko onespena, hots, intereseko hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzarena (2009ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 21ean). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, France Telecom España, S.A.U., Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradore andreak ordezkatua eta Esther Zamarriego Santiago legelari andreak zuzendua, eta, demandatua, Olexuako Kontzejua, autoetan agertu ez dena.

Epaitza:

Partez baiesten dugu telefonia mugikorreko entitate errekurtsogileak prozesuan duen ordezkariak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, demandatuak onetsitako udal ordenantzaren aurkakoa. Ordenantza horrek zerbitzuak eta hornidurak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen ditu, eta epai honetako idazpuruan berariaz zehaztu da. Horrenbestez, ordenantzaren zati hauek deuseztatzen ditugu:

a) Ordenantzaren 3. artikuluko lehen lerroaldeko azken intzisoa, honako honi dagokionez: hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titular ez diren telefonia mugikorreko enpresak izatea tasaren subjektu pasibo, nahiz eta sare horietan sartu, erabili edo elkarri konektatzeko eskubideen titularrak izan.

b) Ordenantzaren 5. artikulua, telefonia mugikorreko enpresentzako tasa finkatzeko aplikatu behar den zenbatekoa ezartzeko sistema edo prozedura jasotzen duena.

Ez da bidezkoa errekurtsoak sortutako kostuak inori ezartzea.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean.

Eginbidea: Iruñean, 2013ko apirilaren 8an. Nik, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 23an.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.

Iragarkiaren kodea: J1307875