112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2013 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordetuta, gai fitosanitarioen oinarrizko aplikaziorako gaitzen duen egokitzapen ikastaroa (1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako eskakizun berriekin), Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentariasek (INTIA) aurkeztua, onesten duena. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 75/2006 Foru Aginduaren arabera ematen da prestakuntza.

1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako eskakizun berriei egokitzen zaien oinarrizko prestakuntza ikastaro bat onesteko eskatu du Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentariasek (INTIA), prestakuntza hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 75/2006 Foru Aginduaren arabera emanik.

Nafarroan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 76/2013 Ebazpenak arautzen du egokitzapen ikastaro hori, hartan onesten baita gai fitosanitarioak aplikatzeko gaitzen duen prestakuntza 128/2009 zuzentarauari egokitzeko, erabilera jasangarriari buruz.

Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi da, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 124/2012 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi ziren araudiak nekazaritza arloan Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari ematen dizkion eskumen administratibo batzuk.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gai fitosanitarioen oinarrizko aplikaziorako gaitzen duen egokitzapen ikastaroa (1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako eskakizun berriekin), Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentariasek (INTIA) aurkeztua, onestea. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 75/2006 Foru Aginduaren arabera ematen da prestakuntza hori eta baldintza hauek bete beharko dira:

–Ikastaro horren edizioetan, aurkeztutako dokumentazioan aipatu programak, eskola orduak, irakasleak, edukia eta ebaluazioko kontrolak errespetatu beharko dira.

–Ikastaroaren edizio bakoitza hasi baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere, adierazi beharko zaio Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari.

–Ikastaroa bukatutakoan, txosten bat aurkeztu beharko da departamentu horretan, emandako ikastaroko emaitzei buruz.

–Aipatu ikastaroa aprobetxamenduz egindako ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko diote.

–Gai fitosanitarioen manipulatzaile txartela emateko, aipatu departamentuak zehazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

–Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen den ariketen dokumentazioa gorde beharko da, eta Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentura eskura utzi, ebaluazioa egin eta urtebetez, gutxienez ere.

–Prestakuntza, dokumentazioa eta ikastaroan erabilitako gainerako material lagungarria eguneratuta izan beharko da edizio bakoitzean eta, behar denean, Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako irizpideei jarraituz zuzenduko dira.

–Eskaeran emandako informazioan edozein aldaketa izanez gero, haren berri eman beharko zaio Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 24an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1307819