112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Irati mantentzeko prezio publikoaren aldaketa

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2010eko uztailaren 7an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Irati mantentzeko prezio publikoa ezartzea, horretarako Iratiko Etxeen inguruan egokitutako eremuan aparkatzen duen ibilgailu bakoitzagatik kobratuz. Erabaki hori 2010eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Batzorde berak 2012ko ekainaren 6an hartutako erabakiaren bidez, tarifa horiek aldatu ziren; aldaketa 2012ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an.

2013ko ekainaren 4ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, berriz ere aldaketa egin da, ondotik ematen dena, argitaratzen baita orok jakin dezan.

Hona hemen prezioak, egonaldiaren iraupena edozein dela ere:

–Auto edo autokarabana bakoitzagatik: 5 euro.

–Autobus edo mikrobus bakoitzagatik: 30 euro.

–Motozikleta bakoitzagatik: 2 euro.

Zaraitzu ibarrean ostataturik dauden lagunek, edo bertako establezimenduetan 15 euro baino gehiagoko kontsumizioak egiten dituztenek, honela ordainduko dute:

–Auto edo autokarabana bakoitzagatik: 2 euro.

–Autobus edo mikrobus bakoitzagatik: 15 euro.

–Motozikleta bakoitzagatik: euro 1.

Ostataturik non dauden, edo kontsumizioa edo zerbitzua non hartzen duten, establezimendu haiexetako bakoitzean emanen dira dagozkien tiketak.

Ezkarozen, 2013ko ekainaren 5ean.–Batzordeko burua, Lorenzo Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L1308370