112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIELKI

Ondasun higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzea

Zubielkiko Kontzejuak, 2013ko apirilaren 13an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea lur puska baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, jabari publikoa gabe ondareko ondasun bilaka dadin, gero inguruko jabeei besterentzeko. 11,21 metro karratu ditu, Kontzejuaren jabetzakoak, jabari publikoko kalifikazioa dutenak, eta bide hondar bat da, Zubielkiko 32 eta 33. lurzatietako higiezinen fatxaden artean dagoena.

2. Espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratuta, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Behin betiko onetsitzat joko da inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12 eta 130. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Zubielkin, 2013ko ekainaren 6an.–Kontzejuko burua, Alfredo Chandía Ruiz de Azua.

Iragarkiaren kodea: L1308463