112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Untzue-Oloritzen ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Untzueko udal bulegoetan Untzueko eta Olorizko udalek partekaturiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, Untzueko eta Olorizko mugapeetan sartu beharreko lurren jabeek (Orizin) aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Untzuen, 2013ko ekainaren 6an.–Alkate udalburua, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1308403