112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoan

Tafallako Udalak, 2013ko maiatzaren 28an egin oso bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, dagokion akta onetsi behar bada ere:

“Ikusirik Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoan aldaketa egiteko irekitako espedientea, zinegotziek osoko bilkuran botoa eskuordetzeko prozeduraren arauketa barne.

Ikusirik, orobat, Idazkaritza Orokorraren 2013ko maiatzaren 13ko txostena, eta Zerbitzu Orokorren, Ondasunen, Langileen, Antolaketaren, Hezkuntzaren eta Teknologia Berrien Batzordearen 2013ko maiatzaren 20ko irizpena.

11/2013 Legearen artikulu bakarrean, 6/1990 Foru Legearen 86. artikuluan eta TAOLaren 49 artikuluan xedatua aplikaturik,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Aldaketa hasiera batean onestea Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoan, I. tituluan (Osoko bilkura) kapitulu berria sarturik (“Botoa eskuordetzea”).

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egunean, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean argitaraturik.

Hirugarrena.–Inork erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez badu, erabakia behin betiko hartutzat joko da, eta alkate-udalburuak ahalmena izanen du hura argitaratu eta betearazteko, espresuki izan ere.”

Horren berri ematen dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2013ko Tafallako ekainaren 4an.–Jarduneko idazkaria, Roberto Horcada López.

Iragarkiaren kodea: L1308490