112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1256/2013 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Íñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunek eskatuta jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (150/2013 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 22an emandako 73E/2013 Foru Aginduaren aurka jarri zen. Foru agindu horren bidez, metatu eta ezetsi egin ziren Iñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunek Justizia eta Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 787/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, Zizur Nagusiko kidegoko lau lanpostutarako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten Íñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunek, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 22an emandako 73E/2013 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, metatu eta ezetsi egin ziren Iñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunek Justizia eta Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 787/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, Zizur Nagusiko kidegoko lau lanpostutarako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 150/2013 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtsoa Íñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunek aurkeztu zuten Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 22an emandako 73E/2013 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, metatu eta ezetsi egin ziren Iñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunek Justizia eta Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 787/2012 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horren bidez, Zizur Nagusiko kidegoko lau lanpostutarako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari igortzea, eta Iñigo Serrano Berradre eta José Luis Vargas Rodal jaunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko ekainaren 3an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1308515