112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

U-1 sektoreko 15. lurzati-etxesailaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko maiatzaren 27an egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea U-1 sektoreko 15. lurzati-etxesailaren xehetasun azterlana, lerrokadurak eta sestrak aldatzen dituena etxebizitza handitu ahal izateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Azkoienen, 2013ko maiatzaren 28an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1308471