112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Aldaketa, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen
aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen
duena ordenantza fiskalean

Orontzeko Udalak, 2013ko ekainaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 499/2013 eta 305/2013 epaiak eman ditu, Vodafone España, S.A.k eta France Telecom España, S.A.U.k Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantzaren kontra aurkeztu duten errekurtsoetan. Ordenantza hura 2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Ordenantzaren testuan aldaketa egitea, epaien arabera. Hortaz, hona epaiek ukitutako artikuluen idazketa berria:

“3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

5. artikulua. Kendu egin da, osorik baliogabetu baita.”

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orontzen, 2013ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Cristina Lorente Hualde.

Iragarkiaren kodea: L1308362