112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Futbol zelaia erabiltzeko eta I. futbol campuserako eta Mendikurban kanpalekurako tarifak. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013an futbol zelaia erabiltzeko eta I. futbol campuserako eta Mendikurban kanpalekurako tarifak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi den prezio publikoen erregularizazioa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, proposaturiko erregularizazioa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1308366