112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

449/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendua arautu ziren.

2. artikuluan, izaerari eta atxikipenari buruzkoan, dekretuak dio Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua kide anitzeko organo aholku-emaile bat dela, eta Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari atxikita dagoela.

Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren osaerari buruzko 4. artikuluarekin bat, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuak eskatu die erakundeei bakoitzari dagokion kidea izan behar duen titularra eta haren ordezkoa izenda ditzatela. Denak izendaturik daude, salbu eta etorkinen elkarteetako emakumeak ordezkatzen dituen kidea, Nafarroako Immigrazio Kontseiluak proposatu beharrekoa.

Era berean, Nafarroako emakumeen elkarteei dagozkien kideak hautatzeko prozesua egina dago, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakumeen elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura garatzeko Gizarte Politiketako kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 56/2013 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat.

Hauteskunde prozesu horretan ez zen ipar-mendebaldeko elkarteen hautagaitzarik aurkeztu, eta, beraz, 56/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluarekin bat, Gizarte Politiketako kontseilariak izendatuko ditu libreki ordezkariak, haiek onartu ondoren.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Aipatutako foru dekretu horren 4. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatiekin bat, honako hauek izendatzea Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide:

–Kontseiluko lehen buruordea, Teresa Nagore Ferrer, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua ordezkatuz, M.ª Jesús Gutiérrez Álvarez, Genero Berdintasuneko Politiken Zerbitzuko zuzendariordea, eta Idoia Goikoetxea Gómez, Proiektu eta Programa Ataleko burua.

–Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatuz: titularra, Ainhoa Aznárez Igarza, Mujeres Progresistas de Navarra elkartekoa, eta ordezkoa, M.ª Pilar Bobes Fernández, Colectivo de Cultura Popular Alaiz elkartekoa.

–Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatuz: Fátima Djarra Sani, Flor de África elkartekoa, titularra, eta Concha Fernández de Pinedo Sáez, Colectivo Urbanas elkartekoa, ordezkoa.

–Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatuz: M.ª Teresa Sáez Barrao, Andrea elkartekoa, titularra, eta Mercedes Rudi Burgaleta, Dinámica elkartekoa, ordezkoa.

–Pirinio aldeko emakumeen elkarteak ordezkatuz: Vanessa Gonzalo Landa, Xaiki Emakume Taldea elkartekoa, titularra, eta Amparo Viñuales Gale, Gaztelu elkartekoa, ordezkoa.

–Erdialdeko emakumeen elkarteak ordezkatuz: Sonia Cabrero Del Amo, Lamias Mujeres Jóvenes de Navarra elkartekoa, titularra, eta María Pérez Montoya, La Rueda del Castillo elkartekoa, ordezkoa.

–Lizarraldeko emakumeen elkarteak ordezkatuz: Emma Íñigo Huarte, Asociación de Mujeres Berrueza elkartekoa, titularra, eta Juana López García, Arca elkartekoa, ordezkoa.

–Erriberagoieneko emakumeen elkarteak ordezkatuz: M.ª Jesús Catalán Lasheras, Marecilla elkartekoa, titularra, eta Sixta Muñoz García, Asociación de Mujeres de Villafranca (ASMUVI) elkartekoa, ordezkoa.

–Tutera aldeko emakumeen elkarteak ordezkatuz: Laura Yagüe Morales, Retama elkartekoa, titularra, eta Carolina Aznárez García, Valmujertierra emakumeen elkartekoa, ordezkoa.

–Aniztasun funtzionala duten pertsonen elkarteetako emakumeak ordezkatuz, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien batzordeak proposaturik: Myriam Flores Quesada, titularra, eta Edurne Jáuregui Fernández, ordezkoa.

–Ijitoen elkarteetako emakumeak ordezkatuz, Ijitoei Arreta emateko Plan Integralaren Jarraipen Batzordeak proposaturik: Ana Hernández Jiménez, titularra, eta Ángela Hernández Jiménez, ordezkoa.

–Nafarroan lurralde ordezkaritza handiena duten landa emakumeen bi elkarteetako bakoitza ordezkatuz, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak proposaturik: Miren Argi Sanz Recarte, Asociación de Mujeres Rurales (AMUR) elkartea ordezkatuz, eta Rosalía Echeverría Echeverría, asociación de familias y mujeres rurales ordezkatuz (AFAMMER), biak titularrak, eta Miren Belate San Julián Erviti (AMUR) eta Sandra Etayo Echeverría (AFAMMER), biak ordezkoak.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatuetako bakoitza ordezkatuz, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, beren emakumearen idazkaritzek edo funtzionamendu autonomoa duten berdintasuneko arlo edo departamentuek proposaturik: Arantxa Hernández Lacalle, Langile Komisioak (CC.OO.) sindikatukoa eta Marisol Vicente Yoldi, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatukoa, titularrak, eta Arantxa Zazpe Sota (CC.OO.) eta Estibaliz García Ogayar (UGT), ordezkoak.

–Nafarroan ordezkaritza handiena duten enpresaburu erakundeak ordezkatuz, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 6. xedapen gehigarriaren bigarren lerroaldearekin bat, enpresaburu erakunde horiek proposaturik: M.ª Victoria Vidaurre Garcés, titularra, eta Sandra Goldaraz Molinet, ordezkoa.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz, horiek berek proposaturik: Eloísa Ramírez Vaquero, NUPekoa, eta Asunción de la Iglesia Chamarro, Nafarroako Unibertsitatekoa, biak titularrak, eta Patricia Amigot Leache (NUP) eta Alberto Muñoz Fernández (UN), ordezkoak.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz, federazio horrek proposatua. Carmen Segura Moreno, titularra, eta M.ª Isabel Remón Echarri, ordezkoa.

–Berdintasuneko Agenteen lanbide elkarteak, Nafarroan eratutakoak, ordezkatuz, elkarte horiek proposaturik: Eva Istúriz García, titularra, eta Idoya Aranaz Hernández, ordezkoa, biak Apaiona-nabale elkartekoak.

2. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 23an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1307719