112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ediktua

Belén Recalde Zabaletak 13-1885 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, toki entitatearen ehiza barrutiko basurdeek bere laboretan egindako kalteen ordaina eskatzeko erreklamazioari isilbidez emandako ezespenaren kontra.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2013ko ekainaren 6an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1308387