112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

4. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2013ko aurrekontuan egin 4. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

Kontu-saila: 1-531-218.–Errepideetako mantentze lanak: 300.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina: 300.000,00 euro.

Muetzen, 2013ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1308552