112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Aldaketa, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena ordenantza fiskalean

Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, boz batez erabaki zuen aldaketa onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena ordenantza fiskalean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaia bete beharrez.

Deuseztatu egin da 3. artikuluaren azken intzisoa, eta honela gelditu da:

3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

5. artikulua. Kendu egin da, osorik baliogabetu baita.

Garraldan, 2013ko azaroaren 12an.–Alkatea, Edurne Pedroarena Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L1308402