112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1 eta 2. aldaketak 2011tik 2013ra luzatutako aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuan 1/2013 aldaketa egiteko espedientea

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

1. kapitulua: 105.358,74 euro.

4. kapitulua: 781,41 euro.

6. kapitulua: 36.823,08 euro.

Aldaketa, guztira: 142.963,23 euro.

FINANTZABIDEAK:

a) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

2. kapitulua: 4.411,41 euro.

b) Diru-sarrera bidezko kredituak:

4. kapitulua: 105.358,74 euro.

9. kapitulua: 33.193,08 euro.

Aldaketa, guztira: 142.963,23 euro.

Aurrekontuan 2/2013 aldaketa egiteko espedientea

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntza:

1. kapitulua: 16.150 euro.

Aldaketa, guztira: 16.150 euro.

FINANTZABIDEAK:

a) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

1. kapitulua: 9.220 euro.

2. kapitulua: 6.930 euro.

Aldaketa, guztira: 16.150 euro.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko ekainaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1308476