112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

125/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulego berriak irekitzeko baimena ematen duena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Teknikoak eskatu du Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulego berriak ireki daitezela Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren 4. idatz-zatian ezarritakoaren babesean.

4. idatz-zati horretan ezarrita dago zerbitzuaren premiengatik hala behar denean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak zilegi izanen duela baimena ematea erregistro bulego berriak irekitzeko, kasuko departamentuaren eraikin berean edo ondoko eraikinetan ez dauden zuzendaritza nagusien egoitzetan, betiere bateragarritasun eta segurtasun informatikoa eta idazpenen transmisioa segurtatzen badira.

Eskaera hau Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskualdeko bulegoen sarea modernizatzeko proiektuaren barrenean kokatu behar da, izan ere, proiektuaren helburuetako bat bulego horiek ematen dituzten zerbitzuak hobetzea da Erregistro Orokorraren bulego gisa ere irekiz. Eskaeran, bestalde, irekiera justifikatzen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistro Orokorraren bulegoaren kokapenagatik, Iruñeko González Tablas kaleko 9an baitago.

Espedientean behar bezala frogatu da Erregistro Orokorraren bulego berri horietan nahiko langile daudela Erregistro Orokorraren bulegoaren eginkizunei erantzuteko, eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren euskarri den aplikazio informatikoa erabiltzeko behar den ekipamendu informatikoa badutela.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egindako eskaera eta Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuaren aldeko txostena ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren 2. eta 18.d) artikuluekin bat,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulego berriak irekitzeko baimena ematea.

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulego berrien kokapena eta irekitzeko orduak honako hauek izanen dira:

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.

Kokapena:

–Elizondoko bulegoa. Santiago kalea 55, Elizondo, 31700.

–Irurtzungo bulegoa. Trinitate kalea 24, Irurtzun, 31860.

–Zangozako bulegoa. Irunberriko etorbidea 13, Zangoza, 31400.

–Lizarrako Bulegoa. Santa Bárbara kalea 2, Lizarra, 31201.

–Tafallako Bulegoa. Nafarroa Beherea etorbidea 14, Tafalla, 31300.

–San Adriango bulegoa. Santa Gemma kalea 89, San Adrián, 31570.

–Tuterako Bulegoa. Aranaz y Vides kalea 11, Tutera, 31500.

2. Bulego berri horiek 2013ko uztailaren 1ean irekiko dira.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Argibide eta Erregistro Bulegoari.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 24an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1307786