112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Alkatetzaren eskumenak alkateordearen esku uztea

Elena Calvo Petrochek, Burgiko Udaleko alkate udalburuak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. artikuluak ematen dioten eskumenaren indarrez.

Alkatea, arrazoi pertsonalak direla-eta, herritik kanpo izanen denez ekainaren 7tik 16ra arte, biak barne, eta beraz, beharrezkoa denez neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko,

EBATZI DUT:

1. Herriko alkatea udalerritik kanpo izanen baita ekainaren 7tik 16ra arte, biak barne, Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Iosu Ezquer San Martín udalbatzako alkateordearen esku uztea, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta honen berri ematea Burgiko Udalari egiten duen lehendabiziko osoko bilkuran.

Burgin, 2013ko ekainaren 7an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1308553