112. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aitzoaingo BPI-20 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko maiatzaren 31n hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Aitzoaingo BPI-20 unitatea birzatitzeko proiektua, Berriobeitiko Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2013ko ekainaren 6an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1308491