110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, Udalaren jabetzako La Sierra finkan
jardueraren funtzionamendua arautzen duen ordenantzan
Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2013ko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udalaren jabetzako La Sierra finkan jardueraren funtzionamendua arautzen duen udal ordenantzan, horretan barne dela finka horretan dauden lur sailak aprobetxatzeko kanonari dagokion eranskina, 0,20 euro/m²-ko zenbatekoa ezarririk.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen
325.1.a) artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedientea eta hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egon da hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2013ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa) eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, eta ez denez inoren alegaziorik, kexarik edo oharrik jaso, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatu da.

Agoitzen, 2013ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1308230