110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

602/2013 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak izendatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak 38. artikuluan arautzen du zein izanen diren Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko-Asistentzialaren kideak eta eginkizunak.

Bestalde, Osasuneko kontseilariak martxoaren 21ean emandako 78/1996 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gobernu organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako eta inguruko organoetako batzorde tekniko-asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia arautzen du. Foru agindu hori hein batean aldatu zuen azaroaren 28ko 154/1997 Foru Aginduak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 12ko 349/2013 Ebazpenaren bidez, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egin zen.

Hauteskunde prozesua amaituta, hauteskunde batzordeak, 2013ko maiatzaren 20an sinatutako aktan, hautetsien aldarrikapena egin zuen.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kide izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako sektore edo taldeek hautatutako ordezkari hauek:

–Ramón Villanueva Moreno jauna, hiri inguruko oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendariak ordezkatuz.

–Antonino Goicoechea Galarza jauna (Sindicato Médico de Navarra), landa inguruko oinarrizko osasun laguntzako taldeetako zuzendariak ordezkatuz.

–Yolanda Martínez Cámara andrea, oinarrizko osasun laguntzako larrialdietako sendagileak ordezkatuz.

–Sonia Ropero Moriones (SATSE) andrea, oinarrizko osasun laguntzako larrialdietako erizaintzako langileak ordezkatuz.

–Mercedes Iribarren Irure (SATSE) andrea, hiri inguruko oinarrizko osasun laguntzako taldeetako erizaintzako unitateko buruak ordezkatuz.

–Jesús Jaime Jiménez Asenjo (SATSE) jauna, landa inguruko oinarrizko osasun laguntzako taldeetako erizaintzako unitateko buruak ordezkatuz.

–María Santos Indurain Orduna andrea, hiri inguruko oinarrizko osasun laguntzako taldeetako familia medikuak ordezkatuz.

–Ana Otamendi Murillo andrea, landa inguruko oinarrizko osasun laguntzako taldeetako familia medikuak ordezkatuz.

–Jesús Soria Aznar (Sindicato Médico de Navarra), oinarrizko osasun laguntzako pediatriako mediku espezialistak ordezkatuz.

–María José Algarra Ustarroz (SATSE) andrea, oinarrizko osasun laguntzako erizaintzako langileak ordezkatuz.

–Rocío Ibáñez Espinal andrea, oinarrizko osasun laguntzako taldeetako gizarte laguntzaileak-gizarte langileak ordezkatuz.

2. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Giza Baliabideen zuzendariari, Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko buruari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileen Administraziorako Ataleko buruari, Laguntza Juridikoaren Atalari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1307720