110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 678/2011 prozedura

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du:

Banco Santander Central Hispano S.A.k eskaturik, epaitegi honetan Fernando Upegui Arceren aurka bideratzen ari diren judizio arruntaren autoen barrenean, hitzez hitz hauxe dioten ebazpena eta/edo zedula eman dira 2013ko otsailaren 21ean:

42/2013 epaia.

Tuteran, 2013ko otsailaren 21ean.

Octavio Tobajas Galvez jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 678/2011 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Lindorff Holding Spain S.L Unipersonalek sustatu du, María Mercedes González Martínez prokuradore andreak ordezkatuta eta Jesús Echarte Vidal legelari jaunak lagunduta, Fernando Upegui Arceren aurka, betetzea dela-eta.

Epaitza

Partez baiesten dut Banco de Santander, S.A.k (geroago Lindorff Holding Spain, S.L.U.k jarraitua) Fernando Upegui Arceren kontra jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut demandatuari hamazazpi mila zazpiehun eta hamabost euro eta berrogeita hamabi zentimo ordaintzera, gehi legezko interesak interpelazio judizialetik aurrera. Demandatuak ordaindu behar ditu prozesuko kostuak.

Ebazpen honen kontra, apelazio errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetara idatziz zuzenduta, hogei eguneko epean jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 458. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat. Errekurtsoa aurkeztean, aurkaratzeak oinarri dituen alegazioak adierazi beharko dira, bai eta aurkaratzen diren alderdiak eta ebazpena ere.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Fernando Upegui Arceri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2013ko maiatzaren 3an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1306798